Gabriel Garcia Marquezen 15 aipu

Gabriel Garcia Marquezen 15 aipuBart zendu zen Gabriel Garcia Marquez, kazetari eta idazle kolonbiarra, 87 urte zituela. 1967an argitaratu zuen Cien años de soledad eleberri ezaguna, eta 1972an Nobel saria irabazi zuen. Errealismo magikoaren baitako egile garrantzitsuenetakotzat jotzen da Garcia Marquez, eta 20tik gora lan eman zituen argitara. Horietariko batzuk euskararaz irakur daitezke, hainbat itzultzaileren lanari esker. Badira, Armiarma atarian, sarean irakur daitezkeen zenbait itzulpen ere:

Nik ez dut hona ipuin edo eleberri osorik ekartzerik izan, baina besterik ezean, hona hemen irakurketa luzeagoetarako zubi edo amu izan nahi luketen Gabriel Garcia Marquezen 15 aipu:

  • “Idazlearen eginkizun iraultzailea ongi idaztea da”
  • “Gramatika sinplifika dezagun, gramatikak gu sinplifikatu aurretik”
  • “Maita nazaten nahi dudalako idazten dut”
  • “Jakinduria jada behar ez dugunean heltzen zaigu”
  • “Arrakasta ez diot inori opa. Alpinistei gertatzen zaien gauza bera gertatzen zaio bati, duten guztia ematen dute goraino iritsi ahal izateko, eta iristean, zer egiten dute? Ahalik eta modu duinean jaitsi, zalapartarik sortu gabe”
  • “Bizitzan ez da ohe huts bat baino leku tristeagorik”
  • “Idazle gisa interesgarri zait boterea, gizakiaren handitasuna eta miseria laburbiltzen baititu”
  • “Niretzat, funtsezkoena Bolivarren ideala da: Latinoamerikaren batasuna. Hori da nire bizitza emango niokeen kausa bakarra”
  • “Azaldu ezin daitekeena bere buruari azaltzeko idazten du idazleak”
  • “Ideiak ez dira inoren jabegoa”
  • “Bakea zoriontasuna bezalakoa da, soilik epeka lor daiteke, eta ez da jakiterik zer duzun galtzen duzun arte”
  • “Maitasuna eternala da, irauten duen bitartean”
  • “Idazle on batek diru asko irabaz dezake,  batez ere, gobernuarentzat lan egiten badu”
  • “Sortzeari uzten diogunean hiltzen gara”
  • “Kronika errealitatearen eleberria da”
Gabriel Garcia Marquezen 15 aipu –Bart zendu zen Gabriel Garcia Marquez, kazetari eta idazle kolonbiarra, 87 urte zituela. 1967an argitaratu zuen Cien años de soledad eleberri ezaguna, eta 1972an Nobel saria irabazi zuen.

NIRE KONTRA ESANAK

Zer duzu buruan “Gabriel Garcia Marquezen 15 aipu”-ri buruz

  • “Maitasuna eternala da, irauten duen bitartean” edo “El amor es eterno, pero creo que el amor es eterno, mientras dura” ez ahal da Borgesena?