2017ko Gabonetako lehen zinema estreinaldiak!

gabonetako zinema estreinaldiak –

Estreinaldiak: Abenduak 22

gabonetako zinema estreinaldiak

Egilea: Ines Arrue

.

Wonder Wheel

Woody Allen zuzendariaren azken lana. Izatez, ez luke aurkezpen gehiagoren behar. Coney Islanden kokatuko da istorioa, bertako jolas parkean. Mickey Rubin protagonistaren begietatik egingo du kontakizuna, idazle izatearekin amesten duen soroslearen bizipenen prismatik. Amodioa, alkohola, indarkeria… 50eko hamarkadan girotutako drama osatuko duten osagai guztiak bildu ditu filmak.

.

Jumanji: Welcome to the jungle

Bueltan da urte luzez harrapatuta izan gintuen bideojokoaren film hura. Jake Kasdan zuzendaria ausartu da gaiari heldu eta 3D formatuko remake filma osatzeaz; jatorrizko oinarri iluna alde batera utzi eta ikuspuntu komiko baten talaiatik berridatzi du istorioa. Film berrian, dena den, bideojokoak harrapatutako gazte taldea izango dugu bere jatorrizko mundura itzultzeko modua bilatzen.

.

Downsizing

Handia filmak badu bere ordezkaria AEBn. Gizon handia da Paul, eta urteen poderioz ikasi du zoriotsuago izango litzatekeela tamaina txikiagoa izango balu. Bizitza errazagoa litzateke egun duen hori, tamaina txikiagoa izanagatik ere, kopuru haundiagoan izango balu. Neurria murrizteko erabakia hartuko du, hortaz. Besteak beste, Matt Damon eta Christoph Waltz aktoreen lanak nabarmentzen dira Veneziako zinema jaialdian estreinatutako film honetan.

.

Ferdinand

Asmo txarrik gabeko zezena da Ferdinand. Salto egin, arnasestuka aritu eta oldartu baino, landan atseden hartu eta loreen usainarekin gozatzea maite du animaliak. Hazi eta indartu egingo da, baina bere jarrerak ez dio otzana izateari utziko. Egun batean, zezen handi, azkar eta suharrenaren bila etorriko da ganaduzale talde bat, eta Ferdinand aukeratuko dute Madrilgo zezenketetan parte hartu dezan. Haurrek Gabonetako oporrak alai has ditzaten, hau dugu aste honetarako animaziozko proposamena.

.

Columbus

Aita arkitektuaren koma egoera dela eta, Columbus, Indiana, hirira lotuta ikusiko du bere burua gizon batek. Bertan, bere bizitzako ametsek uko egin eta amaren gerizpetik mugitu nahi ez duen neska gaztea ezagutuko du. Mundu osoko zinema jaialdietan ibilbide oparoa egin ostean iritsiko da filma Hego Euskal Herriko aretoetara.

.

Estreinaldi guztiak ikusteko, sartu Zinea atarian!

gabonetako zinema estreinaldiak
Estreinaldiak, zinea.eus, zinema
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude