Free Music Archive: musika libre (eta doan)

Creative Commons lizentziarekin, nahi bezala jaitsi ditzakezu artxiboak Free Music Archiven.

AEBtako WFMU irratiaren ekimena da honakoa, eta bertan entzun edo deskargatu ditzakezu kantuak. Egile gehienak ezezagunak dira, baina doinu ezberdinen biltegi interesgarria da.

Antzekorik sortu ba al da Euskal Herrian edo inguruetan?

Spotifyz gainera, euskal musikaren biltegi interesgarririk ba al da sarean?

Euskal musikaren dokumentazio lan izugarria egin zen badok.info atalean. Entzungarri gehiago duen baliabiderik ba al da ordea? Soinumapa ataria da soinu edo musika bilketarik interesgarrienetako bat.

Non aurkitu euskal musika (libre) sarean?

(Nahiz eta Kaki Arkarazok Berrian egindako elkarrizketa batean, internetek musika sormenari sekulako kaltea egin ziola esaten zuen)

Free Music Archive webgunea

Irudia | Free Music Archive webgunea | Ezezaguna | LGPL

3 pentsamendu “Free Music Archive: musika libre (eta doan)”-ri buruz

  • Tamalez, euskal musikaren biltegi handiena, ez da librea. Ekaitzaldi blog-az ari naiz hizketan, bertan edozein diska jartzen da. Nik asko erabiltzen dut blog hori baina pena ematen dit talde batzuen diskak beraien borondatearen aurka jartzen direla. 

    Bestalde, musikherria diskoetxean dauden talde guztiak creative commons lizentzien menpe daude eta bertatik deskargatu daitezke.

    Hala ere, diskoetxe batetatik at, euskal eszenako musika librea batuko lukeen atari baten falta sumatzen dut nik ere, proiektu interesgarria izan daiteke.

  • musika aske 2013-07-09 00:56

    ekaitzaldiren desgertzeak itselezko pena eman dit. Talde asko ezagutzeko aukera eskeini dit. Euskal musika ezagutzeko tresna potenentea benetan, bai musika komertziala eta baita alternatiboa, sailkapen ona eta gainera aspaldiko taldeak ere bertan zeudelarik. Horrelako ekimenen sortzaileak goraipatzea izan da mezu honen helburua. Hutsune handia utzi du web orriaren desagertzeak baina baita eredua sortu ere. zorionak orain arte egindako lanagatik eta ia batenbat animatzen den. Ekaitzaldi, eredu bikaina!

  • ez dute iñundigan ahu ikusi ontxe arte dudari gabe aurreago ikusiko det. M esker