Franco Battiato euskaraz

Franco Battiato euskaraz –

Franco Battiato zendu da asteon, 76 urte zituela, belaunaldiz belaunaldi musika zaleen begirunea mantendu zuen italiar kantaria, ZUZEU atarian bertan Josu Lavinek egin zion omen txikian ikus daitekeenez: “Viva Franco!”.

Franco Battiato euskaraz“Kantuaren pentsalaria hil da” idatzi zuen Mikel Lizarraldek Berria egunkarian, siziliarra hil berritan; “Erretiroa hartuta eta isiltasuna lagun zuela joan da Franco Battiato (…) eklektizismoak eta ikuspegi ireki batek blaitutako ibilbide oparo bat atzean utzita”, dio bertan.

Nazioartean itzal handia zuen Battiatok, eta gurean ere estimatua zen arren, ez dugu bere kanturen bat berrirakurri eta grabatu duen talderik ezagutzen. Zuzenean bai ordea, arrakasta nagusia izan zuen “Voglio Vederti Danzare” euskaraz jo izan du Huntza taldeak, azpiko bideo kaskar samarrean ikus dezakezunez, Gasteizko Kubiken egina eta sare sozialen bitartez Aiora Mujikari esker ezagutu izan duguna. Aparte, eta dezente aurretik, kantu beraren parodia ere egina zuten EiTBko Wazemank saioan. Hemen dituzue biak!

.

Huntza

.

Wazemank

Franco Battiato euskaraz

2 pentsamendu “Franco Battiato euskaraz”-ri buruz