Sekula egingo ez diren filmeen trailerrak

Sekula egingo ez diren filmeen trailerrak

Donostiako zinemaldia dela-eta, akreditaziodun eta akreditazio gabekoon ahotan dira Loreak, Lasa eta Zabala, Un nouvelle amie eta gainerako filmak. Ahalegin nekaezina eta baliabide mordoari esker aurrera egin duten lanak baztertu gabe ordea, sekula egin(go) ez diren filmek ere badute halako xarma berezia. Hona hemen zenbait adibide:

Haneke-ren Star Wars

Nolakoa litzateke Star Warsen zazpigarrena Michael Hanekek zuzenduko balu? Amour film txalotua oinarri hartuta, honakoa da ikusiko ez dugun film horren trailerra:

ETren itzulera

ET lurrera itzuli da 30 urte beranduago, baina harekin datoz mundua suntsituko duten beste extralurtar kuadrila bat ere. Eskerrak Morgan Freeman eta Bruce Willis haiei aurre egiteko prest dauden.

Titanicen bigarren zatia

Leonardo Di Caprio gaztea itota hil zela uste duzuenak oker zabiltzate. Izotz artean iraun du bizirik gaur arte, eta teknologia berritzaileei esker, berpiztea lortu dute. Baina, zoritxarrez, ez du bere amorantea aurkitzerik izango:

The Shining, komedia familiarra 

The Shining filma komedia familiarra izan zitekeen. Trailerrak behintzat balio du:

Sekula egingo ez diren filmeen trailerrak

1986-(...)