Film polit bat


images11.jpg

Cashback du izena Sean Ellis-en film honek. Ingelesez dago egina, eta frantsesez azpidatzia. 18 minutuko luzera, eta Tribeca-ko lehiaketa irabazi zuen laburren arloan. Ben izeneko arte ikasle baten bizitzaren zati bat kontatzen du, hipermerkatu batean lan egiten duenean, zernolako harreman aparta duen denborarekin. Oso ederra egin zait bere xumean, ez alferrik, argazkilaria ere bada Sean Ellis. Hementxe dago ikusgai.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Film polit bat”-ri buruz

  • Laburmetrai horretan oinarrituta eta izenburu berdinarekin (Cashback) luzemetrai bat aurkeztu zuen 2006ko Zinemaldian Sean Ellis-ek. Ez dut laburmetrai originala ikusi, baina luzemetraia nahiko eskasa iruditu zitzaidan, mami gutxikoa. Laburmetraiak nonbait sari ugari lortu zituen ordea.