Fikziozko protagonista erreala

078d6genp1_1.jpg

Beti esaten da liburuen aurkezpenak batere gatzik gabe egiten ditugula. Eta egia da, gainera: bizpahiru hizlari mahaian serio-serio jarrita, eta hiruzpalau kazetari are serioago esaten direnak entzuten, horixe izaten da dena. Ematen du ez dagoela beste formularik eta, egia esan behar bada, editoreek ere ez dute nahi izaten formula hori aldatzea edo, bederen, uzkur ibiltzen dira ezagutzen den formulari ertz berriak proposatu eta onartzeko tenorean.

ITURRINO HANDIA nobelaren aurkezpena zela eta, torlojuari estututxo bat ematea pentsatu genuen. Izan ere, nobela horretan egiazko pertsonaiak ere badira (Orson Welles, John Huston, Oja Kodar, Paurl Dutournier…), asmatutakoen ondoan (Iturrino, Plasma, Abadea…). Performace bat egitea pentsatu genuen, edo halako zerbait. Erabaki genuen geuk asmatutako protagonista, Cosme Iturrino magoa, The Great Iturrino, alegia, prentsaurrekora eroatea. Hantxe egon zen jende artean eserita isil-isilik hitzaldia amaitu genuen arte. Betiko gabardina zaharrarekin, eskumakila eta zapata lehertuekin etorri zen, bi egunetako bizarra egin gabe. Orduan, kazetariak dardarka jartzeko moduko GEZURTI! itzel bat bota zidan zegoen lekutik. (Argazkia Usoz-ena da)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Fikziozko protagonista erreala”-ri buruz

  • Baina argitu dezagun dena behingoz. Zein da aurkezpenean Iturrino Handiarena egin zuen gizona? Inazito?

  • Pipi maitea, Iturrino Handiarena egitera, esan bezala, Cosme Iturrino bera etorri huen. Nor bestela? Horixe aurkeztu nian nik han, fikziozko pertsonai erreala, ez aktore bat.

  • A bai… Cosme Iturrino? Mmmmm… Ez diat ulertzen… Hortaz, zergatik diok honako hau:

    “… Izan ere, nobela horretan egiazko pertsonaiak ere badira (Orson Welles, John Huston, Oja Kodar, Paurl Dutournier…), asmatutakoen ondoan (Iturrino, Plasma, Abadea…)…”

  • Jolasean segitu nahi diat, ez duk besterik.