Fariba Sheikhan: “Erantzukizun orok esfortzua eskatzen du”

Captura de pantalla 2014-10-13 a las 13.54.47Urtetxo bat besterik ez zuenean, inguruan musika entzun eta dantzatzen hasten zen Fariba Sheikhan (Gernika, 1988). Koxkortu zenean konturatu zen adierazpenaren adar guztiak erraietan zituela, eta behin batxilergoa amaituta, Sevillara joan zen bere pasioa garatzeko asmoz.

Aita iraniarra du, ama gernikarra eta bera Euskal Herrian hazi zen arren, Teheranekiko lotura estua duela aitortu digu. Amak aukeratu zuen Fariba izena; euskaratuta, hipnotikoa edo magnetismoa duena esan nahi du. Seguruenik, jaio zenetik erakarri du antzezteak, baina 26 urte bete dituenean lortu du, “azken urteetako lanari esker”, aktore gisa izan zezakeen erronkarik handiena. Maiatzetik Madrilgo Lavapiés auzoa du bizitoki, hain zuzen, Antena3 telebista kateko El secreto de Puente Viejo telesailean buru-belarri hasi zenetik.

 

 

Testua: Saioa Baleztena @SaioB
Argazkiak: Thor Castro

 

Ttikitako ametsa bete duzu, aktore izatea, baina noiz hasi zinen?
Betidanik erakarri nau adierazpenak, eta batxilergoa amaitu nuenean ez nuen zalantzarik izan. Herriz eta giroz aldatzeko gogoz nintzen, eta Sevillako ESAD-era joan nintzen Arte Dramatikoa ikastera. Orduan hasi nintzen betiko ametsari forma ematen, eta gero, Madrilen eta AEBetan ere izan nintzen, hainbat ikasketa egiten. Barrutik ateratzen zait, eta horretan jardun nahiko nuke.

Orain ‘El secreto de Puente Viejo’ telesailean ari zara, baina lehen urratsak ‘Goenkale’-n eman zenituen. Nola hasi zinen?
Goenkaleko pertsonaia baten papera egiteko casting batera aurkeztu nintzen, eta froga egin ondoren, zuzendariak deitu ninduen esateko nire profila gidoian gordeta zuten beste pertsonaia bat egiteko hobeto ikusten zutela. Noski, baietz esan nien!

Maiatzean joan zinen Madrilera. Nola heldu zinen ‘El secreto de Puente Viejo’ telesailera?
Aspalditik gogoa nuen mugak apurtu eta Euskal Herritik at saiakeraren bat egiteko. Horregatik, Madrilgo ordezkari batekin kontaktuan jarri nintzen bertan lanean aritzeko aukerak bilatzeko asmoz, eta El secreto de Puente Viejo telesaileko frogara aurkeztu nintzen.
Captura de pantalla 2014-10-13 a las 13.55.09

Zaila al da Espainiako zirkuituan sartzea?
Oso zaila. Hala ere, nire kasuan, prozesua oso azkarra izan zen. Lehendabizi bakarrik egin nuen casting bat, eta ondoren, telesailean lankide dudan Francisco Ortizekin bigarren froga bat egin behar nuela esan zidaten. Hilabeteren buruan barruan nintzela jakinarazi zidaten, eta hortaz, guztira, hilabete eta erdiko prozesua izan zen.

Euskal aktoreek ibilbidea bereizgarritzeko derrigorrez joan behar al duzue Madrilera?
Ez, inondik inora. Hori aukera oso pertsonala da. Noski, badira Euskal Herrian lana ziurtatuta izanik gustura dauden aktoreak, eta badira, bestalde, nik bezala gauza berriak egin nahi dituztelako Madrilera etortzen direnak. Nik Euskal Herrian ez ditut izan beste aktore batzuk izan dituzten aukerak. Bakoitzak testuinguruaren araberako garapena izaten du.

Euskal Herrian lan aukera gehiago izango bazenu, orduan, bertan gelditzea lehenetsiko zenuke?
Ba, egia esan, ez dakit. Lan gehiago edukiko banu seguruenik ez nuke kanpoan lana bilatzeko beharrik izango. Azken finean, nire ustez, iraunkortasuna da garrantzitsuena, eta ondoren, bizitzak gidatzen zaitu bide batetik edo bestetik. Nik ez dut famarik nahi, aktore moduan hazi nahi dut eta maite dudan ogibideaz bizi. Momentuz behintzat, azken urteetako lanari esker, hemen ase dut nire nahia.

Gernika eta Madril oso ezberdinak dira: Nolakoa da zure bizimodua orain?
Madrilgo Lavapiés auzo herrikoian bizi naiz. Auzo lasaia da, ez dago trafiko gehiegirik eta komertzio txikia nagusi da. Hiriko zarata eta kea ez zaizkit batere gustatzen, eta horregatik gustura nago burbuila honetan. Hori bai, Euskal Herriko usaina, itsasoa eta portuak faltan sumatzen ditut.

Irakurri elkarrizketa osoa gaztezulo.com webgunean

el secreto de puente viejo, fariba, Fariba Sheikhan, Gaztezulo, sheikhan

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude