Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian

Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian –

Kuarrentak dantzan.eus atarian.

Hamasei dantzari Laudioko Bitorika irin fabrika aurreko zelaian dantzan; ezpata-dantzariak dantzari-dantzako agintariena dantzatzen ikus daitezke Jose Arrue (1885 Bilbo – 1977 Laudio) margolariak eginiko koadro honetan. Dantzarietako batek ikurrina astindu eta gainerakoak horren azpian makurtzen diren unea, hain zuzen ere.

Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian
Bitorikako irin fabrika, Laudio, 1933. Irudia: Jose Arrue / Museo Arocena

Estanpan ikus daitezke dantzariak autoritateen eta musikarien aurrean dantzan hainbat herritarrez inguratuta. Felix Mugurutzari esker izan dugu Arrueren margolan honen berri. Josearrueobra blogean irakurri ditugun azalpenen arabera 1933an eginiko lana da. Jose Arruek gordeta zuen argazki bat zen orain arte margolanari buruz zuten erreferentzia bakarra. Orain, Arocena museoa (Torreon, Mexiko) arruetarrekin harremanetan ipini da lan honen berri emateko.

Jose Arrueren Bitorikako irin fabrika margolanaren argazkia, Laudio, 1933. Argazkia: Garay

Ezkerreko beheko izkinan Belaustegigoitia anaiak ageri dira, Jose Mari, Santi eta Ramon fabrikako Jazinto arduradunarekin hizketan. Garai hartan irin fabrika Frantzisko Belaustegigoitiarena zen; Arruek koadroa margotu baino urte batzuk lehenago Jose Mari Gonzalez Gorbeñaren familiari erosia.

Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian
Bitorikako irin fabrika, detailea, Laudio, 1933. Irudia: Jose Arrue / Museo Arocena

Eskuineko beheko kantoian ageri den bikotea, berriz, Elvira Arozena eta Frantzisko Belaustegigoitia izan daitezke. Lehen planoan ageri dira, beraz, fabrikako jabeen familiako kideak dantzarien eszenari distantziatik begira. Ezpata-dantzariak herritarrek inguratuta ari dira dantzan, autoritateak eserita dauden eserlekua aurrez-aurre dutela. Hiru dira agintariak eta alboan dituzte musikariak, bata txistua eta danbolinarekin eta bestea atabalarekin.

Bitorikako irin fabrika, detailea, Laudio, 1933. Irudia: Jose Arrue / Museo Arocena

.

Informazioa: MUSEOS. Museo Arocena, Torreón (México) (2022-03-03)

Ezpata-dantzariak Jose Arrueren margolan agertu-berrian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude