Nork ezagutzen du Virginia Woolf?

Gemma Lasarte eta Marijo Olaziregi literatura kritikariek ederki ezagutzen dute Virginia Woolfen ekarri literarioa. Halaxe aitortuko dute datorren igandean, arratsaldeko hiru t’erdiak aldera emitituko dugun saioan. 347garrena izango da. Eta bertan Woolfen lana oso ondo ezagutzen duen hirugarren pertsona bat ere izango dugu elkarrizketara gonbidatiurik, Leire Bilbao poeta ondarrutarra bere bigarren poemarioaren karietara: Scanner. Eta irakurketan, Woolfen lana primeran ezagutzen duen laugarren pertsona: Arantxa Iturbe. Egia esan, domeka honetako Sautrela eta gero, nork ez du ezagutuko Virginia Woolf?

Zer duzu buruan “Nork ezagutzen du Virginia Woolf?”-ri buruz