Exploradores del abismo

nh417.jpgEnrique Vila-Matas. Exploradores del abismo. (Anagrama 2007)

Asko maite dugu Enrique Vila-Matasen jarduera. Gure ustez, bide berriak ekarri dizkio literaturari errealitatea eta fikzioa nahasteko lana obsesio bilakatu eta gaixotzera arte landuz. Gogoangarriak egin zaizkigu ezagutu dizkiogun nobelak: HISTORIA ABERVIADA DE LA LITERATURA PORTÁTIL, BARTLEBY Y COMPAÑÍA, EL MAL DE MONTANO, EL DOCTOR PASAVENTO… eta orain EXPLORADORES DEL ABISMO, narrazio liburua. Ezagutzen ez duenarentzat esan dezagun Vila-Matasek plano berean bizi dituela idazkuntza eta bizimodua. Berarekin zaudenean ere, ez duzula xuxen jakiten lagunarekin zauden ala nobela baten barrura sartu zaren derrepente. Artista handia da horretan, eta ez dezakezu jakin haren aipu ugariak bereak dituen ala, aitzitik, Gide, Walser, Kafka edo besteren batek asmatuak ote diren. Zentzu horretan, EXPLORADORES DEL ABISMO honetan, esango genuke, gailurra jo duela Vila-Matasek, maisutasunez darabilela bere mundua eta jolas egiten duela pertsonaiekin, literaturaren historiarekin, irakurlearekin eta bere buruarekin ere bai. Nahi duen bezala, sormen ikaragarriarekin, teknika paregabearekin. Baina aski da. Vila-Matasen genialitateak ez garamatza inora. Ederra da, zinez, bere horretan, eta ondo dago artista handi baten lana ezagutzea. Baina piroteknian geratzeko arriskua dauka Vila-Matasek, munduko piroteknia ederrena, hori bai, baina piroteknia huts, azken finean, narratibaren balio nagusia (hots, giza-bizitza kontatzearena), oso gutxi aitzinarazten duena.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Exploradores del abismo”-ri buruz

  • Mikel Elorza 2008-01-10 12:45

    Niri ere oso ona iruditu zaidak, ipuin batzuk benetan antologikoak. Bere aurreko obrekiko erreferentziak (Azoreetako kontua, Sophie Callerenean)… mundu benetan bitxia eraikia du Vila-Matasek.

    Mikel

  • […] Zesarrari Zesarrarena eman ostean, halako gogaitze bat aitortzen genuen Vila-Matasen lanarekiko. Areago haren EXPLORADORES DEL ABISMO lana irakurri genuenean —hainbatgarrena Vila-Matasen lanen artetik—, haren beste lanik ez irakurtzeko erabakia hartua genuen. Izan ere, zein autoreren libururik irakurri dugu hainbeste? Agian dozena bat. Ez eta Kafka berarenak ere. Nik uste, Auster, Atxaga eta Sarri kenduta beste inoren lanik ez dudala irakurri halako kopuruan. Baina kontua da esku artera iritsi zitzaidala BIOGRAFÍA VOLUBLE zatikako hau, eta muzin ezin eginez, hasi eta buka egin dudala, atsegin handian, gainera. Asko eta asko gustatzen zait Vila-Matasek eraikitzen asmatu duen mundu erdi egiazko erdi sasizko hori. Batek ez daki hain ugari dituen aipu literario horiek guztiak nondik ateratzen dituen, apunte-kaieretatik ala bere irudimenetik. Bera pertsonalki ezagutzeko aukera ere izan genuen, Donostian antolatu genuen ikastaldi batean, eta harrez gero gorde egin dugu haremana. Liburua gustatu egin zaidala aitortu diodanean, bere jokoarekin jarraitu du gutunean: “un abrazo de hikikimori” bidaltzen dit, beren buruak etxeko gelan ixten dituzten japoniar nerabe horiena, alegia. Liburuan ere aparteko lekua dute hikikimoriek. zabaldubildudel.icio.us […]