EUSPOT lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da –

Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Euspot lehiaketaren bederatzigarren edizioko gaia ‘Zer dago janzten dugunaren atzean?’ izan da eta modaren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurtengo sari banaketa ekitaldia streaming bidez egin da euspot.eus webgunearen bitartez.

Sari banaketa ekitaldia streaming bidez

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu daAurtengo sari banaketa ekitaldia berezia izan da, etxetik jarraitu ahal izan da ekitaldia zuzenean eta horretarako antolatzaile eta babesleekin konexioak egin dira sariak emateko orduan. Aforo arazorik ez denez izan inoiz baino pertsona gehiagok jarraitu dute sari banaketa ekitaldia streaming bidez. Usoa Agirrek gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 13 finalistak ikusi ahal izan dira.

.

Sari banaketa ekitaldia ikusgai

.

.

Irabazleak

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatu ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

Spotik onena / 1.000 euro

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da. Spoten kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena. Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria.

“Zuk zuretzat sortu” spota

Egileak: Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramírez (Eibar)

.

“Ondo pentsatu” spota

Egilea: Julen Urtxegi (Irun)

 

.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

Spotaren originaltasuna da gehien baloratu dena. Zurine Maguregi, Mondragon Unibertsitateko ordezkariak banatu du saria.

“Zuk zuretzat sortu” spota  

Egileak: Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramírez (Eibar).

.

Publikoaren saria / 500 euro

2.600 bozkatik gora jaso dira sarean guztira. Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak banatu du saria.

“Zer dago zuk janzten duzunaren atzean?” spota

Egileak: Beñat Abasolo eta Markel Bazanbide (Aretxabaleta)

.

BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da. Spotaren kalitate teknikoa da gehien baloratu dena. Alberto Garro, Arizmendiko komunikazio arduradunak banatu du saria.

“Markatu zure moda” spota

Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate)

.

“Zuretzat merke, beste batzuentzat garesti” spota

Egilea: Lur Bengoa (Arrasate)

.

Music Library saria / 300 euro

Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik. Peter Stephens, Music Library-ko ordezkariak banatu du saria.

 “Beste bat?” spota

Egileak: Mikel Agirre, Ainhoa Imaz eta Kimetz Bilbao (Aretxabaleta)

.

51 spot, zailtasun handiko egoera izan arren

2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamenduak eta alarma egoerak pare-parean hartu gaituzte. Baina, egoera oso berezia izan arren, izugarria izan da jaso dugun lan kopuru handia. Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotakoak: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Bestalde Publikoaren sarirako 2.600 boto baino gehiago jaso dira aurten, inoiz baino gehiago.

Spot guztiak ikusgai

.

Aurtengo gaia: ‘Zer dago janzten dugunaren atzean?’

Aurtengo lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu behar izan dute parte-hartzaileek, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentza berriak ezartzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko kontsumismora bultzatzen gaituzte, erabili eta botatzeko arropa merkea erostera gehienetan. Horren ondorioei erreparatu gabe: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera eta osasun arazoak, besteak beste. Erosten dugunaren inguruko kontzientzia hartzea da aurtengo lanekin lortu nahi izan dena, batez ere arroparen kasuan. Modaren industriaren gurpil zoroa bazterrean utzi eta alternatibak badaudela ikusaraztea. Arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnartzea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea ere.

.

Sormenari buruzko online formakuntzak arrakasta izan du

Aurten 35 minutuko online formakuntza sortu dugu Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. Helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaldu ditugu.

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da