Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen?

Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen? –

Azpeitiko Basazabal jauregian Bernart Etxepareren “Linguae vasconum primitiae” liburua baino lehenagokoa izan litekeen euskarazko idatzi bat aurkitu omen dute. Egia ote?

Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen?Basazabal jauregiaren eraberritzeak ikusmina piztu ei du Azpeitian. Hala jasotzen da Uztarriak urtarrilaren 26an argitutarako kronikan, hamarkada luzez itxita egon eta eraikin zaharberrituak berriro ateak ireki dituela-eta. Azpeitiko harribitxietako bat ei da Basazabal, XIV. eta XV. mendeen artean eraiki eta egun babestutako ondare den eraikin historikoa -orain Turismo Bulegoa eta erabilera anitzeko gelak egin dituzte lau solairuko eraikinean-, eta herritar andana ez ezik Gipuzkoako agintariak ere bertaratu ziren irekiera ekitaldira. Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak bertan esanak –@kalaportuk jarri gaitu arrastoan– piztu du gure arreta:

«Historiako euskarazko lehen inkunablea –XV. mendeko inprimatutako liburuak– Bernart Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” (1545) da, baina eraikin hau berreskuratzeko lanak egitean euskarazkoa izan daitekeen beste inkunable bat aurkitu dugu. Hain zuzen ere, Martin Zurbano Tuyko obispoak idatzitakoa da, 1516koa, eta hark Alejandro VI.a Aita Santuaren aurrean egindako diskurtsoa dago jasota inprimakian. Beraz, testua euskarazkoa dela frogatzen bada, Etxeparerena baino zaharragoa izango da».

Filologoek zer esango jakinminez ginela, Eneko Etxeberria berak, txio bidez, agudo argitu digu kontua, esanak zehaztu eta zuzenduz:

Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen? Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen?

4 pentsamendu “Euskaraz idatzia, Etxeparek baino lehen?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2019-02-09 17:22

    1516koa baldin bada, inkunablea ere ez.

  • Eta XVI. mendekoa, ez XV.ekoa

  • euskaldun bat 2019-02-09 21:38

    Oraingo herrietako alkateak kristonak direla pentsatuz ibiltzen dira, sekulako soldatak kobratuz eta inportantzia igotzeko sekulako teknikariz eta “ministerio” pilaz inguratuz euren buruak. Azpeitiako udala horietako bat denaren usaina dario eta pentsa… alkateari goseak irabazi egin dio: pentsa ezazue zer bonbazoa zatekeen berarentzat horrelako gertaera bat egi bihurtzea bera alkate delarik? Ezin sinetsirik zegoen gizona: zenbat aldiz egunkaritan, telebistan, goiko agintariekin batera… tranpolin bezala erabiltzeko ezin hobea!

  • Aitzol Azurtza 2019-02-11 04:04

    Izenburuak sekulako jakinmina eta poza sortu dizkit. Nolako albiste ederra Etxeparerena baino lehenagoko euskarazko libururik aurkitu izana!

    Pozak minutu bi iraun dizkit, Azpeitiko alkatearen txioa irakurri arteko unetxoa. Alkatearen mezua ez da txioa, mokokada mingarria baizik.