Euskaraz bizitzea haizu!

Euskaraz bizitzea haizu!

Datorren maiatzaren 14an izango da Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko festa, ohi bezala, Senperen. Aurten, (H)aizu! izango da leloa.

Orain aste bete eskas aurkeztu da aurtengo Herri Urrats festaren kantua, Ken Zazpi bizkaitarrena, Amets Arzallus bertsolariaren hitzekin. Hemen ikusgai duzuena Gaizka Izagirre eta Lander Garrok aipatutako kantuarekin egin duten bideoklipa da, hedabideetan nabarmendu denez, horrelako festetarako ohi direnetatik aldentzen dena.

Norbaiten arreta gureganatzeko erabiltzen dugun aizu! deiadarraz gain, “zilegi” da haizu hitzaren esanahia. Egun frantziar hezkuntzak ez du baimentzen ikasleek baxoa euskaraz pasatzea, eta horrexen aldarrikapena egin nahi du aurtengo leloak, “egunero euskaraz bizitzea haizu izan dadin”.

Euskaraz bizitzea haizu!

Amets Arzallus, bieoklipa, gaizka izagirre, Herri Urrats, ken zazpi, Lander Garro, musika, Seaska, Senpere

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude