Euskararen Aholku Batzordea lanean ari

NDYxMg==

Bilera horien ondotik, Euskararen Aholku Batzordea Euskara Biziberritzeko PlanNagusia berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi da. Datozen urteotako Hizkuntza Politikaren oinarriak Euskara 21 ponentzian adostu baziren ere,Euskararen Aholku Batzordeak erronka berria du aurrean: lan ildo orokor horietatik abiatuta, bideragarriak eta eragingarriak izango diren neurri zehatzez osatutako plangintza orokorra egin behar du.

Ekintza Mapa Berriak segida hartuko dio azken 12urteotan administrazioetan zein gizartean erreferentea izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari.

(Albistea .pdfn)

NDYwNA==

INFORMAZIOAREN LEIHOA (Orain arteko albisteak)

NDYxMw==

Martxoak 4koak

Artxiboa | Martxoak 4koak | hps | Creative Commons By SA
Irudia | Euskararen Aholku Batzordea | Eusko Jaurlaritza | Creative Commons By SA
Irudia | hps | hps | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Euskararen Aholku Batzordea lanean ari”-ri buruz

  • ZUZEU. Prentsa oharra da? Bere horretan argitaratu duzue?

  • Bai, Arrikitaun, prentsa oharra da, pdf formatuan aurki dezakezuna bera, albiste moduan emana. Ordea, titulua, edizioa eta ilustrazioa geuk eginikoak dira eta horregatik sinatzen dugu Zuzeu moduan. Areago, oso pozik gaude Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzarekin akordio hau sinatu izanaz, horri esker, ez baita hain nekeza izango Zuzeu, apur bat bada ere, nolabait finantzatzea. Esker onekoak nahi genuke izan eurekin eta horrexen aitortza egin.
    Hurrengo egunetan ere agertuko dira antzeko albiste gehiago, eta horrela izango da hilabete batzuetan akordioa ahitu artean (hobe bai berritu ahal balitz!). Halaxe izango da hori bai gurean eta bai beste euskarazko zenbait hedabidetan, gaur bertan egiazta dezakezunez Berrian eta Sustatun, esaterako.
    Bai, badakigu, euskarazko komunikabideek merkatu “berezkoa” izango duten egunarekin egiten dugula denok amets, baina ordura artean, finantzazio publikoa beharrezkoa izango da.

  • Benoooooooooooooo, neuk soil-soilik galdetu dut. Ez dut uste inork bere jarduna zuritu behar duenik.

    Kontua zera da, prentsa oharrak argitaratzen badira logikoena izaten da horixe bera aipatzea (ez naiz kazetaria eta beraz, putaidearik ez daukat horren inguruan) Baina bestela ematen du, edo eman lezake, jasota dagoenarekin bat egiten duzuela, eta HPSren inguruan ZUZEUn argitaratzen diren albiste gehienak, denak ez badira, askoz kritikoagoak izan dira orain arte.

    Bestetik, finantziazio publikoari dagokionez, hemen berdin ulertzen dugu denok: http://www.blogak.com/ehedabideak

    Eskerrik asko.

  • […] Euskaren Aholku Batzordeko batzorde-atal bereziak abian dira. […]