Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dute elkarlanean Euskararen Udal Patronatuak  eta erakunde eta hiriko eragile ugarik.

50 erakunde eta elkarte baino gehiago aritu dira elkarlanean euskarazko kultur egitarau zabal hau prestatzen.Gazteentzako egitarau anitza. 60 kultur ekintzatik gora  antolatu dira. Musika kontzertuez gain (Bide Ertzean, Esne Beltza, Zea Mays, Kepa Junkera, Ttakun ttan ttakun txalaparta ikuskizuna…), hitzaldiak (teknologia berriak, historia edota gizarte gaiekin lotura dutenak) bertso saioak, antzezlanak (talde profesionalak zein gazteez osaturiko talde amateurrak), euskarazko filmak (euskarazko bertsioan zein azpidatzita) edota literaturarekin loturiko jarduerak eskainiko dira.

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots mosaikoa

Programazio hau osatuz, Nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri dugu abian.

www.nikereeuskaraz.net webgunearen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egingo dugu: Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera.

Norbakanakoaren konpromisoa bilatzen du  ekitaldi honek, euskara erabiltzeko konpromisoa alegia. Dena den, elkarte, klub edota taldeek ere parte hartzea posible izango dute www.gukereeuskaraz.net helbidean.

 

Atxikitu zu ere!

MzY0Mw==

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots

Irudia | Nik ere Euskaraz!! | Donostiako Euskararen Udal Patronatua | LGPL
Irudia | Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots | Donostiako Euskararen Udal Patronatua | LGPL
argazkia, euskara, gazte, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude