‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua.
Bideogilea: Baleike.

Pasa den astean Kike Amonarrizek emandako hitzaldiaren kronika egin du Zumaiako Euskara Zerbitzuak, eta hemen duzue osorik.

Asteazkenean, Jone Miren Hernandezen txanda

Dagoeneko martxan den “Euskara, bestela ez gara” zikloaren bigarren hitzaldia izango da asteazken honetan, hilaren 27an, Zumaiako Alondegia kultur etxean, 19:00etatik aurrera.

Bertan, Jone Miren Hernandezek “Arnas-uneak; Gazteak eta euskararen momentua” izeneko hitzaldia emango du.

Berak gazteengan jarriko du fokua, izan ere, belaunaldi berriok euskarak azken hamarkadetan ezagutu duen garapenaren fruitu dira. Ibilbide luzea eta korapilatsua izan da, eta bertan hizkuntz politika, zein hizkuntz plangintza izan dira dinamizatzaile nagusiak. Horiekin batera, noski, gizarte mugimenduak eta hiztunak. Kemen eta indar handiko ekimenak gauzatu dira, energia asko inbertituz.

Egun, zein momentuan gaude? Euskarak egindako ibilbide honetan, zein unetan daude egungo gazteak? Zer jaso dute? Eta, zer eskaini diezaiokete euskararen etorkizunari? Galdera horiei erantzuten saiatuko da asteazkeneko hitzaldian.

Jone Miren Hernandez (Lasarte-Oria 1970) kazetaritzan eta soziologian lizentziaduna, EHUn doktorea eta, gizarte antropologiako irakaslea. Hainbat ikerketa egin ditu, doktore tesia euskararen komunitateari buruz egin zuen eta bertsolaritza ere aztertu du generoaren ikuspuntutik.

‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek

2 pentsamendu “‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion Kike Amonarrizek”-ri buruz

  • Amonarriz maisu beti (edo ia, jejejej).
    (Erizeren) biziraupenaren paradigmari tiraka: nola iraun dugu hainbeste bazterketa, jazarpen, debeku, mespretxu eta utzikeria jasanik? Guregan daude iraupenerako gakoak…