Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du ZINEBIn

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du ZINEBIn –

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia joan den ostiralean hasi zen, eta azaroaren 19ra arte luzatuko da.

Jaialdi garrantzitsuenetan duen protagonismoa da euskal zinemak duen indarraren zantzurik onena, pandemiak eragindako zailtasun guztien gainetik. Indar hori agerian geratuko da hurrengo erakusleihoan, ZINEBIn. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, gaur, azaroak 12, hasi eta datorren ostiralera arte luzatuko da.

Hogeita bederatzigarren edizio honetan, Imanol Uribe zinemagileari Ohorezko Mikeldi Saria ematea erabaki du jaialdiak. Saria azaroaren 18an emango dute, ‘Ez – No’ eta ‘Ikuska 13: Euskal kantagintza berria’ laburmetraiak proiektatuko diren gala batean. Aipatzekoa da zinegileak bi lan horiekin Zinebi jaialdiko sariak lortu zituela aurreko edizioetan. Antolatzaileek sari hau ematea erabaki dute Trantsizioko euskal gizartearenganako begirada zinematografiko garrantzitsuenetako bat eskaintzen duelako.

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du ZINEBInBilboko jaialdiaren Sail Ofizialean euskal zinemagileen zazpi film labur aurkituko ditugu: Mel Arranzen ‘Azaletik azalera’; Aitor Gametxoren ‘Berak baleki’; Mider Oleagaren ‘Kinka’; Txuspo Poyoren ‘Love needs time to kill’; Aitor Oñederraren ‘Ur azpian lore’; David Pérez Sañudoren ‘Vatios’ eta Raquel Calvo Larralderen eta Elena Molina Merinoren ‘Yungay 7020’. Lan guztiak gaur gaueko inaugurazio galaren amaieran proiektatuko dira. Nabarmentzekoa da ere ‘Azaletik azalera’, ‘Berak baleki’ eta ‘Ur azpian lore’ lanak 2021eko Kimuak katalogoan  hautatuak izan zirela.

Era berean, lehiaketatik kanpo, ‘Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi’ atalak jaialdiak euskal ekoizpen berrienekin duen loturari eutsi nahi dio, eta horretarako euskal zigilua duten 20 film labur eta hamar film luze aurkeztuko dizkigu.

Hauek dira hautatutako film laburrak: Unai Aranzadiren ‘Total screen’; Lander Castroren ‘Mamuak’; Hauazkena Taldearen ‘Hirian ibiltzeko jarraibideak’; Susana Miravallesen eta Guillermo Juliánen ‘Hiri zatiak’; Iyan Altuberen, Marcell Erdélyiren eta Imanol Muroren ‘Harro’; Paula Gómezen eta Aitane Goñiren ‘Harria eta bidea’; Carlos Portellaren ‘Chef D’oeuvre’; Lander Ibarretxeren ‘Bilbao mugimendu etengabea’; Jon Zurimendiren ‘Bilbao hiri ibiltaria’; Irati Gorostidiren ‘Unicornio’; Ainara Elgoibarren ‘Rotor’; Itxiar Orbegozoren ‘La que ama’; Mikel Uralderen ‘Hormak’; Mikel Gurrearen ‘Heltzear’; Gonzalo Quincocesen ‘La caída del vencejo’; Iker Maguregiren ‘Trumoiak’; Marina Lameiroren eta Maddi Barberren ‘Paraíso’; Ana Sernaren, Paula Iglesiasen eta Maialen Oleagaren ‘Lanbroa’; Igor Rezolaren ‘Irruptions and interruptions’ eta Clara Rusen ‘¿Cuáles son nuestros años?’. Horietatik 13 FAS Zineklubaren Sarirako lehiatuko dira, eta gainerako zazpiek Bizkaiko hiriburuan ikus-entzunezkoak sustatzeko laguntzak irabaziko dituzte, Bilbao Aurrera 2020 eta 2021eko udal-planen barruan.

Film luzeei dagokienez, sail horretan Josi Sierraren ‘El tesoro de Benito. Semblanza de Benito Ansola’; Xabier Erkiziaren ‘O Gemer’; Juan Gautierren ‘Shooting for Mirza’; ‘Bost minutu’, Amaia Nerekanen dokumentala, ‘ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea 2019’ proiektuaren irabazlea; Itziar Leemansen ‘Boca ciega’; David Fernándezen ‘A school for all of us’; Ainhoa Urgoitiaren eta Enrique Reyren ‘Norberaren gela’; Iñaki Alforjaren eta Iban Toledoren ‘Bolante baten historia’; Helena Bengoetxearen ‘Matrioskas. Las niñas de la guerra’; eta ‘Fantasia’, Aitor Merinoren bigarren filmaren aurrestreinaldia ikusi ahal izango dituzte.

Jaialdiaren saio berezien barruan, ZINEBIk Itxitik-en sortutako lanak proiektatuko ditu. Zineuskadik 2020an COVID-19ak behartutako itxialdiari aurre egiteko abiarazitako deialdia da hori, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, EiTBren, Donostia Zinemaldiaren eta ZINEBIren laguntza izan du. Euskadiko zinemagileen zazpi film laburren filmaketa bultzatu du egitasmoak, eta horietatik bi, Maider Oleagaren ‘Kinka’ eta David Pérez Sañudoren ‘Vatios’, sail ofizialean lehiatuko dira. Gainerakoak, aldiz, hilaren 17an, 20:00etan, BBK Aretoan antolatutako saio berezi batean proiektatuko dira. Lan hauek erakutsiko dira: Iban del Camporen ‘Serendipia’; Borja Cresporen ‘Hikikomori’; Imanol López de Seguraren ‘Tartea’; Kevin Iglesiasen eta Pedro Riveroren ‘Los días que (nunca) fueron’ eta Mikel Ruedaren ‘Etxean’.

Jaialdian, halaber, euskal zinemagile ugarik parte hartuko dute, eta, gainera, ‘Zinebi Networking: dokumentalen sorgunea’ ekimena ere garatuko da. Sorkuntzarako, gogoetarako, aholkularitzarako eta gazte sortzaileei bultzada emateko gunea da foroa. Horretarako, zinemagintzako ekoizpena sustatzen duten eta belaunaldi berriko enpresa zein profesionalen nazioarteko proiekzioa bultzatzen dituzten zuzendari, ekoizle, erakunde eta sektoreko gainerako profesionalekin topaketak izango dituzte. Honako hauek dira aukeratutako lanak: María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’; Irati Canoren ‘Amak esan zidan’; Gentzane Martínez de Osabaren ‘Aupa Maurizia!’; Ainhoa Andrakaren eta Zuri Goikoetxearen ‘Cabeza y Corazón’; Meritxell Vallsen eta David Álvarez Lópezen ‘Eñaut Zuazo ver bi’; Ainhoa Gutiérrez del Pozoren eta Olatz González Abrisketaren ‘Hezurrak’; eta Izaskun Arandiaren ‘My way out’. 10.000 euroko saria azaroaren 19an Arriaga Antzokian emango da, jaialdiaren itxiera ekitaldian.

Euskal zinemak bere indarra erakutsiko du ZINEBIn

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.