Euskal Telebista eta Kaleko Urdangak

Euskal Telebista eta Kaleko Urdangak –

Kaleko Urdangak taldeak, sare sozialen bitartez, Euskal Telebista salatu du, taldeari ezer jakinarazi barik, eta saio berri bat iragartzeko, beraien musika erabili dutela-eta.

Euskal Telebistak euskal sortzaileak abandonatu samar dituela salatu izan da sarri, baita atari honetan bertan ere. Eta iragarkietako musikak baimenik gabe erabili dituela ezagutu dugu orain, hemen duzuen Kaleko Urdangak taldearen kexak agertzen duenez.

“Kaletarra zara? Ausartuko zinateke baserriko bizimodu gogorra probatzera?” Horrela iragarri du gure telebista publikoak Orio Produkzioak ekoiztetxearen eskutik aurki abian jarriko duen lehiaketa berria: “20 partaide, esperientzia eta elkarbizitza ahaztezina”. Iragarkian, Kaleko Urdangak taldearen “Nortasuna” kantua entzuten da.

Bergarako Oi! punk taldea da Kaleko Urdangak, 2011n sortua. Aurtengo “Kaleak sutan” ep-a dute azken lana, eta 2018ko “Nortasuna” lan luzeari izena ematen dion kantua da Euskal Teebistak saio berria iragartzeko erabili duena.

Euskal Telebista eta Kaleko UrdangakEuskal Telebista vs. Kaleko Urdangak