Euskal sortzaileen manifestua

Euskal sortzaileen manifestua

Euskal sortzaileen manifestua

ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDEKO MANIFESTUA

Zentsura eta adierazpen askatasuna aurkako kontzeptuak dira. Ezin dira elkarren aldamenean bizi. Adierazpen askatasuna amiltzen den unean gertatzen da zentsura, eta alderantziz, zentsura desagertzen denean suertatzen da adierazpen askatasuna.

Adierazpen askatasuna ez da inoren apeta, ez da kapritxoa. Adierazpen askatasunak ez dio honi beste hari baino mesde handiagorik egiten, gizarte osoa da eskubide honi esker aberasten dena. Izan ere, adierazpen askatasuna da ideien eta egiaren aldeko borroka betierekoan aurrera egiteko modu bakarra. Ideiak joan-etorrian dabiltzan neurrian sortzen dira aldaketak, eta hauek hil ala biziko tresna bilakatzen dira progresoa esaten dugun horretan. Baina horretarako ideiak berdintasunean lehiatu behar dira, gerora gizarteak berak ideia horien artean egokienak zeintzuk diren hauta dezan, askatasunean eta heldutasunean. Askatasunik gabe ez dago progresorik.

Adierazpen askatasuna ez dugu geuk asmatu. Geure aurretik, gizartea sekretismotik, ezjakintasunetik, iluntasunetik eta despotismotik ateratzeko premia bizia ikusi zuten beste batzuek, eta haiek jarri zuten gerora eskubide unibertsal bilakatuko zenaren lehen hazia. Mendeetan eta mendeetan izan zuen botereak adierazpen ororen monopolioa, oroit gaitezen erdi aroko errege eta inkisidoreez, eta oroit gaitezen, nola ez, XX. mendeko  diktadoreez. Askatasunaren konkistak beti dakar berarekin adierazpean askatasunaren konkista. Bata bestearen arrazoi eta ondorio dira.

Zientziak, medikuntzak, literaturak, arteak… horiek denek aurrera egin badute, adierazpen askatasunaren gerizpean egin dute. Eta honen gerizpean segi beharko dute, aurrera egin nahi badute.

Ezin da hitzarentzat kaiolarik izan. Zeren eta hitz bat kabitzen den kaiolan beti kabituko baitira bi, eta bi hitz kabitzen diren tokian, beti izango da hirurentzat adina leku. Hitz bat kaiolatuz gero, denak kaiola daitezke.

Erregimen autoritarioetan gertatzen den fenomenoa da zentsurarena, herrialde demokratikoetan eta herri libreetan tokirik ez daukana. Beti da albiste txarra, beraz, zentsuraz jardutea. Baina oraingo honetan horretaz jardutea dagokigu, ez geure gustuz, geure betebeharrez baizik.

Hau guztiagatik, manifestu hau sinatzen dugun guztiok, gartsuki salatu nahi dugu ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentalak pairatu dituen setioa, jazarpena eta zentsura. Ezin dugu onartu, ezeren eta inoren izenean, sortzaileon lana politizatzea eta lokatz politikoan sartzea.

Nork bere egiak, ideiak eta utopiak defendatzen ditu. ‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentaleko egileek ere, honenbestez, eskubide osoa daukate mehatxurik, presiorik eta irainik gabe eurenak defendatzeko. Nork bere ideiak defendatu ahal izatea, horixe baita, eta ez beste ezer, askatasunean bizitzea.

Sinatzaileak:

ZINEMAGILEAK

  • Jon Garaño
  • Joxemari Goenaga
  • Aitor Arregi
  • Juantxo Sardon
  • Jon Maia
  • Patxo Telleria
  • Asisko Urmeneta
  • Eriz Zapirain
  • Telmo Esnal
  • Asier Altuna

IDAZLEAK

  • Eider Rodriguez
  • Joseba Sarrionandia
  • Joxe Azurmendi
  • Kirmen Uribe
  • Joan Mari Irigoien
  • Harkaitz Cano
  • Bernardo Atxaga
  • Koldo Izagirre
  • Julen Gabiria
  • Xabier Mendiguren
  • Gotzon Barandiaran
  • Juanra Madariaga
  • Laura Mintegi
  • Jasone Osoro
  • Lutxo Egia
  • Irati Jimenez
  • Hedoi Etxarte
  • Jon Alonso
  • Jose Luis Otamendi
  • Oier Guillan
  • Itxaso Martin
  • Joxe Mari Esparza Zabalegi
  • Julen Gabiria
  • Asel Luzarraga
  • Jose Luis Padron
  • Imanol Galfarsoro
  • Fito Rodriguez
  • Santi Leone
  • Lander Garro
  • Joxeaustin Arrieta
  • Bixente Serrano

AKTOREAK

  • Iban Garate
  • Ander Lipus
  • Urko Redondo
  • Eñaut Gantxegi
  • Nia Acosta
  • Ainara Gurrutxaga
  • Galder Perez
  • Gotzon Sanchez
  • Olaia Gil
  • Aitziber Garmendia

BERTSOLARIAK

  • Aitor Sarriegi
  • Miren Amuriza
  • Xabier Amuriza
  • Sustrai Colina
  • Igor Elortza
  • Unai Iturriaga
  • Alaia Martin
  • Jon Martin
  • Uxue Alberdi
  • Beñat Gaztelurrutia
  • Amets Arzallus

MUSIKARIAK

  • Mikel Markez
  • Eñaut Elorrieta
  • Anje Duhalde
  • Xabi Bandini (Kerobia)
  • Fermin Muguruza
  • Xabier Montoia
  • Joseba Irazoki
  • Miren Narbaiza Martiartu (Napoka Iria)
  • Jabier Muguruza
  • Siroka taldea
  • Hutsa taldea
  • Josu bergara
  • Txuma Murugarren
  • Gose taldea
  • Asier Serrano

KAZETARIAK

  • Idurre Eskisabel
  • Susana Mujika
  • Nagore Vega
  • Garbiñe Ubeda
  • Alberto Pradilla
  • Jon Artano
  • Estitxu Elduaien
  • Iñigo Astiz
  • Gorka Erostarbe
  • Pepe Aizpuru
  • Xabier Oleaga
  • Erik Garcia
  • Beñat Zarrabeitia
  • Juan Luis Zabala
  • Goizalde Landabaso
  • Mikel Lizarralde
  • Nora Arbelbide
  • Amagoia Mujika
  • Oier Aranzabal

ARTISTA PLASTIKOAK

  • Jose Luis Zumeta
  • Nestor Basterretxea
  • Arrate Rodriguez
  • Gari Garaialde
  • Judas Arrieta
  • Aitor Ruiz de Eguino
  • Alain Urrutia
  • Ibai Maritxalar
  • Ainara Azpiazu
  • Ikor Kotx
Euskal sortzaileen manifestua
Lander Garro

GURE ETXEKO KONTUAK

2 pentsamendu “Euskal sortzaileen manifestua”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude