Euskal irakurleentzat, Euskal idazle berriak behar ditugu

Euskal idazleJada bi urte pasa dira entreescritores online jarri genuenetik, idazle berrientzako autopublikazio plataforma bat non liburuek irakurleen iritzia jasotzen duten. Gure artean Gaumin euskal argitaletxea dago, berak “Mezua” liburua aukeratu du aurten argitaratzeko.

Bi urte hauetan katalanez idatzitako liburu asko lortu ditugu baino euskeraz idatzitako oso gutxi. Plataforma euskaldun bat izanda, Donostian egina, euskarazko liburuak eta euskaraz irakurtzea bultzatu nahi ditugu. Gure weba euskaraz idatzitako liburuak eta euskal idazleak aurkitzeko erreferentzia izatea nahi dugu. Premiazkoa da euskarazko liburu gehiago lortzea hauek eta bere idazleak bultzatzeko. Irakurleek hauxe eskatzen digute eta kolaborazio hitzarmenak sinatzen ari gara irakurle gehiago lortzeko.

Ipuinak, eleberriak edota olerkiak badituzu edo lehiaketa bat irabazi baduzu baino zure liburua geldirik badago, jar zaitez  idoia.iradi@entreescritores.com-ekin harremanetan zure lana zabaldu dezagun.

 

4 pentsamendu “Euskal irakurleentzat, Euskal idazle berriak behar ditugu”-ri buruz

  • Donostiakoak zarete? Ez nekien! Uste nuen Madrilgoak zinetela, edo Madrilgo enpresa baten sukurtsala gutxienez, eta hala apuntatu nuen egiten nuen liburuen zerrendan. Seguru asko izenak despistarazi ninduen (eta webgunea gaztelania hutsean aurkitu izanak ere bai akaso: http://www.entreescritores.com). Euskarazko liburu gehiago jaso ez izana ere ez da izango izen horren (eta webgune horren) ondorio?

  • Barka: “egiten nuen liburu zerrendan” jarri dut, baina “egiten dudan liburu zerrendan” esan behar nuen, ez baitut zeregin hori alde batera utzi..

  • EntreEscritores 2015-04-23 12:02

    Kaixo Juan Luis,
    Baliteke ala izatea, ala ere azken bi urteetan, Euskal Herriko komunika bideetan atera gara eta euskal idazle eta idazleak gure plataforman parte hartzera animatzen aritu gara. Mezu honekin bai irakurlea edo bai idazlea bazara, gure plataforman parte hartzera gonbidatzen zaitut.
    Eskerri asko zure iruzkinagaitik!