Euskal Herriko zinerik onena ETB1en…

Euskal Herriko zinerik onena ETB1en…

Euskal Herriko zinerik onena ETB1en...“ETB1ek Euskal Herrian egindako filmak emango ditu urte osoan” zioen Berriako artikulu batek joan den larunbatean. Txalotzeko modukoa da. Hala ere, euskarazko filmek ETBn izan duten presentzia edo absentzia ezagututa, zilegi da mesfidatia izatea. Hona hemen, beraz, galdera edo susmo batzuk:

-Zergatik dira ETB1eko film gehienak Euskal Herrian edo Espainian eginak eta ETB2koak Espainiako estatutik kanpokoak? ETB1ekoak ematea merkeagoa da? Beharbada ETBk horien produkzioan parte hartu duelako?

-Zergatik dira ETB1eko film gehienak gaztelaniatik itzuliak (merkeagoa da, beste hizkuntzetatik itzultzea baino)?

Badu horrek zentzurik? Euskaldun gehienek jatorrizko bertsioa uler badezakegu? Ez litzateke hobea beste hizkuntza batzuetatik itzuliak edo euskaraz filmatuak izatea denak?

-Astean bi film emanen dituzte ETB1en, bata bestearen atzetik. Adibidez, gaur The Town emanen dute 23:55ean. Astelehen batean, 23:55ean. Zertarako? Ikuslerik ez izateko?

-ETBk ematen dituen film gehien-gehien-gehienak gaztelaniaz dira (ETB2n). Zergatik? Espainiako kate guztiek ematen dute zerbitzu hori. Zergatik ez ditu ETBk film eta serie guztiak euskaraz ematen?

Hona hemen Zinez saioan emanen diren filmak

  • Ez izan beldurrik (Gaztelaniaz filmatua)
  • Camera obscura (Gaztelaniaz filmatua)
  • Loreak (Euskaraz filmatua)
  • Umezurtzak (Euskaraz filmatua)
  • Loreak (Euskaraz filmatua)
  • Hiru 60 (Gaztelaniaz filmatua)
  • Bypass (Euskaraz filmatua)
  • A escondidas (Gaztelaniaz filmatua)
  • Mystikal (Euskaraz filmatua)
  • Mundu ia perfektua (Gaztelaniaz filmatua)
  • Kronokrimenak (Gaztelaniaz filmatua)
  • Estralurtarra (Gaztelaniaz filmatua)
  • Open Windows (Ingelesez filmatua)
  • Hondoratzea (Gaztelaniaz, Banbaraz eta frantsesez filmatua)
  • Sexuak zoratuta (Gaztelaniaz filmatua)
  • Valeria oinutsik (Gaztelaniaz filmatua)
  • Casual day (Gaztelaniaz filmatua)
  • Ezinezko hizkuntza (Gaztelaniaz filmatua)
  • Xora (Euskaraz filmatua
  • Eta zu nor zara? (Gaztelaniaz filmatua)
  • La Chanson de Roland (Frantsesez filmatua)
  • Alaba zintzoa (Euskaraz filmatua)
  • Pelota II (?)
  • Nire aitaren etxea (Gaztelaniaz filmatua)
  • Echeverríatik Etxeberriara (Euskaraz filmatua)

3 pentsamendu “Euskal Herriko zinerik onena ETB1en…”-ri buruz

  • Posible da film eta serie guztiak euskaraz ematea. Katalunian katalanez dira telebista publikoak ematen dituen film eta serie guztiak.

  • Erabat ados zurekin, nahikoa da jarri duzun zerrenda hori eta ETB2ko filmak alderatzea.

  • EiTBk guztizko norantza aldaketa behar du.

    Oso ondo deritzot Euskal Herriko filmak. Eta dokumentalak? Zergatik ez dugu dokumentalak euskaraz ematen dituen saiorik?

    TV3 ikusita, inbidia sanoa ematen dit…