Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean ArrasatenEuskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten –

Euskal Herriko Batukaden Topaketaren helburua Euskal Herriko batukaden topaleku izatea da. Alegia, urtean behin ahal bezainbeste euskal batukada bildu, eta normalean banaka egiten duten lan hori azaleratzea. 

Aurtengo Topaketaren antolakuntza Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukadaren eta Arrasateko Sambamaña taldeen artean ari gara elkarbanatzen. Arrasateko udalaren eta beste hainbat laguntzaileri esker da posible Batukaden Topaketa: Gaztea, Berria, TaPuntu, RECrea, Ausolan, AGT, Antza, Cantauri eta Copreci.

Hazten ari da urtez urte Euskal Herriko Batukaden Topaketa eta aurtengoan 190 perkusiojolek hartuko dute parte, taldeka (13 talde) zein banaka (17 pertsona).
Parte hartuko duten taldeen zerrenda honakoa da:
  • Batukale – Bilbo (Bizkaia)
  • Dinbi Banda batukada taldea – Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Gatazka batukada – Busturialdea (Bizkaia)
  • Katxarrada musika kultur taldea – Sestao (Bizkaia)
  • K-tum-k – Aulesti (Bizkaia)
  • Sambamaña – Arrasate (Gipuzkoa)
  • Tukatukada batukada taldea – Gernika (Bizkaia)
  • Zaparrada batukada taldea – Zornotza (Bizkaia)
  • Zaratamba batukada – Getxo (Bizkaia)
  • Zestoako batukada taldea – Zestoa (Gipuzkoa)
  • Zo-Zongó! – Oarsoaldea (Gipuzkoa)
  • Zugatik batukada – Ugarte, Trapaga (Bizkaia)
Eta aurtengoan, lehen aldiz, bosgarren Topaketa ospatzeko Euskal Herritik kanpoko batukada gonbidatuak hartuko du parte Topaketan:
  • Saravá batukada – Santa María del Camí/Bunyola (Mallorka)

Egun osoko egitaraua izango da larunbatean, Maiatzak 27, Arrasaten. Ez galdu!

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten

Euskal Herriko Batukaden Topaketa

8 pentsamendu “Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa larunbatean Arrasaten”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2017-05-23 21:13

    Buff… Giro ederra edukiko dute arrasatearrek, motxila hartu eta egunpasa mendira alde egiteko modukoa…

    • Anima zaitez, Amonamantangorri!

      Euskal batukadak ere gure kulturaren erakusgarri dira. Euskal kulturaren ekitaldi berritzaile batean parte hartzea erabakiko dugu beste batzuk, honetan murgildu eta talde bakoitzak egiten duen babesa erakutsiz! Eta, noski, egunaz gozatuz!

      Ea Arrasaten ikusten garen, 😉

      • Hiltzen Hil 2017-05-24 16:37

        Jo nahi dezuen batukada guztia baina ez gezurrik esan: afrikar erritmo horiek ez dira euskal kultura

        • Nahi beste batukada jotzen jarraituko dugu gustoko dugunok, noski! Inoren baimenik eskatu gabe. Eta kulturaren inguruan, bakoitzak bere irizpideak izango ditu.

          Nire irizpideen arabera, behintzat, euskaldunok musikaren arloan lantzen dugun guztia, edozein estilotan, euskal kultura da. Kulturen aniztasuna oinarri, erritmoak gurera ekarri, landu eta erakusten elkarte eta norbanakoek egiten duten lana ez da gutxiesteko modukoa.

          • Hiltzen Hil 2017-05-24 23:41

            Ez jauna. Kultura ez da gauza erlatibo bat, ezta iritzi edo ikuspegi kontu bat.
            Euskal kultura da euskal tradizio eta ohituretan oinarrituriko jakimen edo adierazpen artistiko/estetiko oro: bertsolaritza, euskal literatura edo herri-kirolak.

            Eta batukada, jakina, ez da Euskal Herriaren barnean sorturiko adierazpen kultural bat, eta ez da euskal kulturaren parte. Brasileko beltzek sorturiko gauza bat da, eta hemengo zenbait mugimendu-sozialek erabilia. Ez da nire helburua inor gutxiestea, baizik eta gauza bakoitzari bere lekua ematea, kontxo.

            Euskaldunek McDonals jateak ez du McDonals euskal-gastronomiaren parte egiten.

  • Baina euskaldunok gure anburgesak egiteak bai.
    Brasilgo batuka taldea ez da euskal kulturaren parte, mcdonals ez den bezala. Sorkuntzak eta berrikuntzak ere badu bere lekua kulturan.

    • Hiltzen Hil 2017-05-25 16:08

      Ez ez. Gauza bat da euskal jatorrizko elementu kulturalen berrikuntza edo bertoko tradizio eta idiosinkrasiaren baitako sorkuntza, eta beste gauza bat da Brasileko doinu bat hartu, hona ekarri eta euskal kulturaren parte dela esatea.

      Poloniar batzuek euskal bertsolaritza egiten badute Polonian, horrek ez du poloniar kulturaren parte egiten euskal bertsolaritza. Era berean, afro-brasildar erritmo horiek ez dira euskal kultura eta ez dira inoiz izango, nahiz ta abaltzisketar peto batek jo.

      Kezkagarria da nola batzuk ez diren gai oinarrizko kontzeptuak ulertzeko.