Euscaldun cocinera: zopa Condé erara

Beste zopa zahar bat. Zer arraio ote dira eltzeilarrak?

zopontzia.jpg

Çopa à la Condé.

Egosarazten dituçu eltce batean asesonaturik ilhar biribilac edo eltceilharrak. Purea eguiten duçu eta berriz suan eçartzen tipula frituarekin garstatceco edo flambatceco. Picaçatçu ogui ttipi batçu, burran edo urinian fritatceco; eçaratçu supierian, eta pureari eman ondoan cullera bat sucre, ichuraçu bero-berua oguien gainerat eta cerbitçaçaçu.

(Egosarazten dituzu eltze batean gatz-piperturiko eltzeilarrak (?). Purea egiten duzu eta berriz sutan jartzen tipula errea gainetik botatzeko. Pika itzazu ogi tiki batzuk gurinetan frijitzeko; ezarri zopontzian eta pureari nahasi koilarakada bat azukre. Isur ezazu bero-beroa ogien gainera eta zerbitza ezazu).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)