Etxeparek eta EHUk atzerrian euskara irakatsi nahi dutenentzako online ikastaroa antolatu dute

image_preview

Atzerrian euskara eta euskal kultura irakasle izan nahi dutenek horretarako online trebatzeko aukera izango dute aurten, Etxeparek eta EHUk antolatu duten online ikastaroari esker. Ikastaroak “Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (II)” izena du eta EHUko Udako ikastaroen baitan emango da. Urtarrilaren 31n amaituko da izena emateko epea.

Ikastaroa aurreko bi edizioetan oinarritua da, Donostian egin ziren ikastaroetako ikas-materiala, hitzaldien bideoak eta abar biltzen dituelarik. Xabi Paya, Frantzian Paueko UPPA unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurle dena, izango da irakaslea.

Bost aste

Ikastaroak bost asteko iraupena izango du eta honako lau moduluak jorratuko ditu:

  • Euskal ikasketak, kultur ikasketak eta Iberiar Penintsulako kulturen esparrua
  • Euskara bigarren hizkuntza gisa
  • Euskal ikasketen gai nagusiak: hizkuntza, antropologia, historia, zinema eta literatura
  • Euskal ikasketen lanketa atzerrian: proposamen praktikoak

Interesa duen orori irekita

Ikastaroa bereziki prestatuta dago atzerrian euskara eta euskal kultura eskolak
eman nahi dituzten irakasleentzat zein euskara eta euskal kultura
atzerritarrei hurbildu nahi dieten profesionalentzat eta, jakina,
interesa duen orori ere irekita dago.

Era berean, ikastaro hau egin izana bereziki kontuan izango da Etxepare Euskal Institutuko irakurleen hautaketa prozesuetan.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskuratzeko zein izena emateko, jo EHUko Udako Ikastaroen online ikastaroen atalera. Ikastaroari buruzko informazio zehatza zein izena emateko orria bertan aurki daitezke.

Epea urtarrilaren 31n itxiko da eta ikasle kopurua mugatua da.

EHU, Etxepare Institutua, euskara, ikastaroa, Mundua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude