Estropadetako kartela (Pedro Usabiaga)

Ez dakit zuek zein iritzi izango duzuen kartelari buruz, baina nik esan beharra daukat ez zaidala batere gustatzen, gainera “Donostiar erara lagunen arteko enkarguaren” susmoa hartzen diot, badirudi Donostian mota horrelako lanak beti berdinen artean banatzen direla.

Kartelaz hitz egiteko orduan, Usabiagak estropadei ematen dien ikuspuntua, “cuore” edo horrelako aldizkarien ikuspuntutik egina dagoela dirudi, jakinmina sortzen dit “Kortak” ze pentsatzen duen jakiteak …

Tipografia aldetik nahiko kaskarra iruditzen zait, eta desaturazio partzialaren errekurtsoa oso “ohikoa” da (Photoshop erabiltzen hasten den ikasleen lehenego ariketa izaten da).

Hau da nire iritzia, zuena jakitea gustatuko litzaidake.

Kartela Hemen ikusi dezakezute

Informazio osoa hemen

Aurtego kartekaren argazkia

Irudia | Aurtego kartekaren argazkia | pedro Usabiaga | LGPL
bandera, Donostia, ikurriña, Pedro Usabiaga

Argazkilaria

2 pentsamendu “Estropadetako kartela (Pedro Usabiaga)”-ri buruz

  • Nire iritziz, estetika honek badu interes punttu bat, baina ez dut garbi ikusten hain egokia denik arraunlari bakar batean pertsonalizatzea estropadak eta Kontxako bandera. Estetikaz aparte, zer balore eta mezu etiko-soziokultural transmititzen du irudiak? Eta arraunlari honek zehazki? Irribarreagatik aukeratu omen dute… eta “txokolate-tabletagatik” ere… Hala irakurri nuen atzo. Horiek dira estropaden funtsezko balioak gaur egun?

    Bestalde, nik dakidala, emakumeek ere jokatzen dute Kontxako bandera. Non dago emakumeen errepresentazioa kartel honetan?

    Ib

  • Kaixo IB, orokorrean ados nago zurekin, neri iruditzen zait estetika hori garai batean bazuela bere interesa, baina gaur egun oso “trillatuta” dago eta ez du originaltasunik, bere garaian David Beckham asi zen estetika hori landuaz, gaur egun leku guztietan dago eta Cristiano Ronaldorekin jada saturatuta nago (hau nire iritzia bait da), horregatik ez diot originaltasunik aurkitzen.

    Gainera bide arriskutsua iruditzen zait, neskekin gertatu zena “anorexia” eta horrelako arazoekin, azkenean mutilekin gertatuko delako, gertatzen ez bada jada, bigorexia eta horrelako kontuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude