Estreinaldiak: Uztailak 9

-Estreinaldiak: UZTAILAK 9-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Uztailak 9

Miss Marx

Emakume argia, azkarra, kartsua eta askea izen zen Eleanor, Karl Marxen alabarik gazteena. Feminismoa sozialismoarekin lotu zuen lehen emakumeetako bat izan zen, langileen eta emakumeen eskubideak defendatu zituen eta haurren lana abolitzeko borrokan jardun zuen. Susanna Nicchiarellik bere pertsonaren erretratu harrigarri eta egokia eraiki du film honetan.

.

Black Widow

Natasha Romanoff, Alargun Beltza, bere historiako kapitulurik ilunenei aurre hartu beharko die bere iraganarekin lotutako konspirazio arriskutsu bat piztuko denean. Ezerk geldituko ez duen indar batek jazarpenetik ihesean, Natashak espioi gisa eraikitako bizimodu, etsai eta bizipenak gainditu beharko ditu, eta baita Avenger taldeko kide bilakatu aurretik atzean utzi zituen harreman suntsituen arrasto eta itzalak ere.

.

Spy no tsuma (Wife of a Spy)

Japonia, 1940. Bigarren Mundu Gerra hasi aurreko gauean, Yusaku Fukuharak, tokiko merkatari batek, gauzak okerreko nodabidea hartzen ari direla sentituko du. Satoko emaztea etxean utzi eta Mantxuriara joango da ilobarekin. Han, Yusaku gertakari anker baten lekuko izango da kasualitatez, eta munduari ezagutzera ematea erabakiko du. Hasieran egoera gaizki ulertuko du emazteak, baina senarraren benetako asmoak ezagutu ondoren, edozer egingo du haren segurtasuna eta zoriontasuna bermatzeko.

Oro har, Wife of a Spy kontzeptu interesgarriak dituen leialtasun eta amodio istorioa da, aktore nagusien antzezpenei esker funtzionatzen duena. Aldi berean, errealismo falta sumatzen da eta elementuetako batzuek ikuslea filmaren narratibatik aldendu dezakete.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: UZTAILAK 2-

.

Euskal pantailaren gunea