Agur uztaila, kaixo estreinaldiak!

Agur uztaila, kaixo estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Uztailak 27

Estreinaldiak badatoz!

Egilea: Ines Arrue Unanue

Place publique

Gainbeheran dagoen telebista aurkezle etsitua da Castro, bere audientzia eskasaren menpe bizi den arima xurgatua. Bere aldetik, gazteetako izpiritu ameslari eta iraultzailea mantentzen du Helenek, Castro protagonistaren emazte ohiak. Denborak haien bihotzak, bideak eta idealak banandu dituen arren, amankomuneko lagun baten festak elkartuko ditu berriro. Talkak dirau, eta festak ere bai.

Mission: Impossible – Fallout

Saga ezagunaren seigarren alea dugu hau. Oraingoan, erlojupeko misio bat burutu beharko du Ethan Hunt (Tom Cruise) protagonistak. Beste behin, IMF taldearen (Alec Baldwin, Simon Pegg, Ving Rhames) eta bestelako ezagunen (Rebecca Ferguson, Michelle Monaghan) laguntza izango du, eta aurka, aurretiko lanaren porrotaren presioa.

Overboard

1987an izen berdinarekin estreinatutako filmaren remakea izateko anbizioz sortutako filma.

Luxuzko itsasontzi baten jabeak istripua izango du, kareletik behera eroriko da eta kolpearen ondorioz, oroimena galduko du. Une aproposa izango da orduan haren langile erresuminduek mendekua sinatzeko.

Going to Brazil

Haurtzaroko hiru lagun dira Agathe, Lily eta Chloe protagonistak, eta Rio de Janeirora egingo duten bidaiak ardaztuko dut filma. Katia lagunaren ezkontza da bidaiaren arrazoia, eta pozik abiatuko da kuadrilla gehiegikeria egun batzuk igaro asmoz.

Ustezko kontrolpeko gehiegikeria hori, kontrolik gabeko ezbehar-kate eta sufrimenduan bilakatuko da berehala, eta konturatzerako berandu izango da ihes egiteko.

Larguées

Ahizpak dira Rose eta Alice, baina ezin ezberdinagoak. Askea da Rose, alaia eta informala, Alicek berriz, ahizpa arduratsu eta serioagoaren papera jokatzen du. Sekula ez dute adostasunik topatu, baina oraingoan elkar ulertzera kondenatuta daude: haien amaren bizitza berbideratu behar dute, senarrak emakume gazteago batekin alde egin eta gero.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea