Estreinaldiak: Uztailak 23

Estreinaldiak: Uztailak 23 –

Space Jam: aro berria

Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programak estreinatuko duen seigarren film luzea. Animazioa eta irudi erreala uztartzen dituen filmak NBAko jokalari LeBron James eta Looney Tunes pertsonaiak ditu protagonista, eta Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai.

LeBron James saskibaloi jokalaria eta bere seme Dom A.I. espazio digitalean harrapatuta geratuko dira, eta etxera itzultzeko Bugs Bunnyren, Lola Bunnyren eta Looney Tunes familiaren laguntza beharko dute. Eraldaketa-bidaia, ostera, bi munduen arteko lotura frenetikoa baino askoz gehiago izango da, eta filmeko protagonistek abentura epikoa biziko dute, saskibaloi txapeldun digitalizatuak garaitu beharko baitituzte beren helburua lortzeko.

 .

 .

Gomorra

Boterea, dirua eta odola: hauek dira Napoli eta Casertako probintzietako biztanleek egunerokoan nagusitu diren balio eta ezaugarriak. Ez dago aukerarik, Camorrak ezarritako legeak betetzea besterik ez. Zorioneko gutxi batzuek bakarrik eraman dezakete bizimodu normala.

 .

.

El Cover

Danik familiarengandik jaso du musikarekiko maitasuna, eta baita porrotari dion beldurra ere. Zerbitzari gisa egiten du lan, bere ametsen bidetik duin bizirauteko aukera baztertu ostean.

Aurten, aurreko uda guztietan gertatu bezala, tabernetara, hoteletara eta festa-aretoetara etortzen diren artistez betetzen da Benidorm. Testuinguru horretan, Danik Sandra ezagutuko du, eta artea ulertzeko modua aldatuko du.

 .

.

Off the Rails

Berrogeita hamar urteko hiru lagunek tren bidaia bat egingo dute Europan zehar, baina, oraingoan, Maddiek (17 urte) hartuko du bere amaren lekua, bere azken nahia betez.

Bost egun iraungo duen ibilaldian, pasaporte galduak, tren-zerbitzuetako grebak eta askatu beharreko korapilo erromantikoak izango dituzte oztopo. Eztabaida zaharrak alde batera utzi, eta beren buruari sinestarazi beharko diote bizitzaren onena etortzeke dagoela oraindik.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude