Estreinaldiak: Uztailak 17

-Estreinaldiak: UZTAILAK 17-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Uztailak 17

Zumiriki

Nafar Pirinioetako basoetan bakartzea erabaki duen gizon baten istorioa kontatzen du Oskar Alegriaren lan honek, zuzendariak beraren interpretaziotik. Naturan barrena, memoriaren bitartez, haurtzarora egindako bidaia poetikoa da, aitak utzitako ondarea berreskuratzea xede duena.

Goriza-Iriberri zonalde hustura itzuliko da sortzailea, Artazu herri ingurua, haurtzaroko oroitzapen kuttunari jarraika. Arga ibaiaren erdikaldera kokatutako irla txikia zen orduan Zumikiri, garaiko jolas eta abentura guztien protagonista. Egun, ordea, desagertu egin da. Ibaiak irentsita-edo, zinemagilearen memorian betetzen du soilik espazioa. Bada, lagunartean sustatutako auzolan baten bidez, 2018ko maiatzetik abuztura bere bizilekua izan zen txabola bat eraiki zuen bertan, zumirikiko zazpi makalak parez pare dituela: Nagusi, Adarra, Txima Luze, Galtzerdi, Lehorra, Seigarrena eta Eskeintza. Hilabete horietan bizitakoa izango da kontakizunaren muina, betiere bere oroitzapeneko hainbat pasarterekin nahastuta.

Emanaldi berezi gisa, Donostiako Tabakaleran (ostiralean) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (larunbatean) proiektatuko dute filma.

Ikusi Ixone Santamaria kritikariak berriki landutako iruzkina, hemen.

.

The Forever Purge

Mugimendu klandestino bateko kideentzat, jada ez da nahikoa urtero anarkia eta hilketa gau bat ospatzearekin. AEBn amaierarik gabeko kaosa eta sarraskiak nagusi diren gizartea nahi dute, eguneroko bat non inor ez den berriro salbu egongo.

Adela (Ana de la Reguera) eta bere senarra Juan (Tenoch Huerta) Texasen bizi dira, non Tucker familia dirudunaren arrantxoan peoi gisa jarduten dute. Ohiko purgaren ondorengo goizean, maskaradun hiltzaile talde batek bortizki eta legez kanpo erasotuko du Tucker familia, eta gertaera honen ondorioz, Texasko familiak Juan eta bere emaztearekin bat egin beharko du, eztanda egin eta kaos eta odol itsaso batean hondoratzeko zorian dagoen herrialde oso bati aurre egiteko dena.

‘The Purge ‘sagaren bosgarren eta azken atala.

.

The Woman Who Ran

Senarra negozio-bidaia batean duela, Gamheek aspaldiko hiru laguni bisita egiteko aprobetxatuko du. Biren etxera joango da bisitan, eta hirugarrena halabeharrez topatuko du bertan. Beti bezala lagun-giroan hizketan ari diren bitartean, korronte independenteek itsas gainazalaren gainetik eta azpitik zirkulatuko dute.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: UZTAILAK 17-

.

Euskal pantailaren gunea