Urriko lehen estreinaldiak!

Estreinaldiak: Urriak 5

Abuztuak 10, estreinaldiak

Egilea: Ines Arrue Unanue

Black is Beltza

1995eko urrian abiatuko da istorioa: New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbitea jaso du Iruñeako San Fermin jaietako erraldoien konpartsak, baina arraza bereizkeria dela eta, ezingo dute denek parte hartu. Agintari ipar-amerikarrek debekatu egingo dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

Gertaera historiko hori izango du oinarri Black is Beltza ikus-entzunezkoak, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz:  Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.

Filmean, besteak beste, Unax Ugaldek, Isaach de Bankolek, Sergi Lopezek, Ramon AgirrekRamon Bareak eta Willy Toledok jarri dituzte ahotsak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz.  Musikari dagokionez, Muguruzaren gidaritzapean sortutako proiektua izanik, bereziki zaindua dagoen alorra da.

Mudar la piel

Juan ETAren eta Espainiako gobernuaren arteko bakea lortzen ahalegindu zen bitartekari bat da. Roberto, aldiz, haren bizitzan urte luzez infiltratutako zerbitzu sekretuko espioi bat da. Mudar la piel haien istorioa da: Juanena, zuzendariaren aitarena, eta Robertorena, hura zelatatu zuen gizonarena. Traizioa gorabehera, adiskidetasun bitxia landu dute biek. Filma, oro har, zinemagileek espioiarekin izandako harremanaren eta haren identitate labaina harrapatzeko zailtasunaren kronika da.

A star is born

Maitasun-istorio ikonikoaren bertsio berri honetan, Bradley Cooperek bere zuzendari-debuta egin eta Jackson Maine protagonistaren papera ere jokatuko du. Jacksonek Ally (Lady Gaga) aurkituko du, arazo larrietan dituen artista bat, eta harekin maiteminduko da. Allyk abeslari arrakastatsu bihurtzeko ametsa baztertu egin du, baina Jack ezagutzen duenean, hark berehala ikusiko du Allyren talentua.

Intimitatez jositako istorio honek bidaia batean eramango gaitu edertasunean barrera eta bizirauteko borrokan dagoen harreman baten erronketan zehar.

Cold War

Amodio-istorio sutsu bat, Gerra Hotzaren esparruan. Guztiz bateraezinak eta, bai jatorriz bai izaerari dagokionez, erabat desberdinak izan arren, patuak elkarrekin egotera eramango ditu bi pertsona. Polonia, Berlin, Jugoslavia eta Paris artean, ezinezko garai batean jaiotako ‘ezinezko’ amodio-istorio bat ekarriko digu.

Christopher Robin

Winnie the pooh hartza enblematikoa eta haren panpin koadrilarekin batera Ehun Artzibarren basoan hainbestetan murgildutako Christopher haurra iparra galdutako heldua da orain. Haurtzaroko adiskideen laguntza ezinbestekoa izango du orduan, eta, mundu errealera, gizakion mundura salto egitera ausartu beharko dira hauek, protagonistak barnean daraman haur jostari eta maitagarriari tokia egin eta zabarkeria baztertzeko.

Venom

Carlton Drake zientzialari ospetsuaren fundazioaren alde iluna azaleratzearekin tematuta dagoen kazetaria da Eddie Brock protagonista. Hainbesteraino iristen da bere obsesioa, lan-ibilbidea eta bikotekidearekin harremana ere zapuztu dituela horregatik. Draken esperimentu bat ikertzen ari dela, Venom ente estralurtarrarekin fusionatu egingo da, eta erreportariak botere harrigarriak eskuratuko ditu bat-batean. Irudi aldetik ikusgarri samarra bada ere, aski ezaguna dugun piztiaren istorioa ikusiko dugu beste behin.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea