Estreinaldiak: Otsailak 19

Estreinaldiak: Otsailak 19 – 

Deux 

Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, sekretupean maiteminduta egon dia azken hamarkadetan. Kanpora begira bi auzokide besterik ez diren arren, etxe batetik bestera joan eta etorri eginten dira, elkarrekin bizitzearen samurtasuna partekatuz. Harik eta egun batean, ustekabeko gertaera baten ondorioz, bere harremanak bira emango duen arte.

.

Nuevo orden

Goi mailako ezkontza bat, ustekabean, klaseen arteko borroka bilakatuko da, estatu kolpe bortitz bat eragingo duena. Emaztegai gazte baten eta bere familia aberatsarentzat lan egiten duten zerbitzarien begietatik ikusita, sistema politiko baten eraistearen eta ordezko berri baten jaiotzaren arrastoei jarraitzen die.

.

14 jours, 12 nuits 

Isabelleren alaba nerabea zoritxarreko istripu batean hilko da. Urtebete geroago, eta esperientziak hunkituta, Isabelle Vietnamgo umezurztegira itzuliko da, bere jaioterria bisitatuz Clara alabarekin emozionalki konektatzeko itxaropenarekin. Murgilduta eta lur jota, Isabellek alabaren ama biologikoarekin topo egingo du ustekabean, eta aurrera egiteko modua bilatuko dute elkarrekin.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEAn!

Estreinaldiak: Urtarrilak 14Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Euskal pantailaren gunea