Estreinaldiak: Otsailak 12

Estreinaldiak: Otsailak 12-

Deutschstunde / The German Lesson

II. Mundu Gerraren ondoren, Siggi Jepsen gazteak hezteko erakunde baten menpeko etxean bizi da. Bertan, Siggik “betebeharraren plazerrei” buruzko saiakera bat idatzi beharko luke, baina ez daki nola egin. Ziega batean giltzapetuta dagoenean bakarrik etortzen zaizkio haurtzaroko oroitzapenak: bere aitak, Jens Ole Jepsenek, polizia ofizial batek, Ludwig Nansen margolari espresionista zaintzeko enkargua jaso zuenekoak.

 .

Mrs. Lowry & Son

L.S. Lowry Erresuma Batuko artista garrantzitsuenetako bat izan zen, 20. mendearen erdialdean aritutakoa, Lowry Ingalaterrako ipar-mendebalde industrialari buruzko bere ikuspegi bereziak bilakatu zuen ospetsua. Filmak bere amarekin duen harreman korapilatsua erakutsiko du, bere semearen edozein gustu kritikatzen tematuta zegoen emakumea baitzen hura.

 .

La fille au bracelet

Lisek 16 urte ditu eta bere lagunik onena hil izana leporatzen diote. Epaiketan zehar, bere gurasoek modu hautsezinean defendatzen dute. Prozesuak aurrera egin ahala, ordea, bere bizitza sekretua argitzen hasten den heinean, egia eztabaidaezina bilakatuko da.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEAn!

Estreinaldiak: Urtarrilak 14Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude