Estreinaldiak: Martxoak 6

Estreinaldiak: Otsailak 06-

Estreinaldiak: Otsailak 28

Estreinaldiak: Martxoak 6

La ola verde (Que sea ley)

Juan Solanasek zuzendutako La ola verde (Que sea ley) filmak Argentinan ematen ari den abortua legeztatzeko borroka kontatuko du. 5.000 kilometrotik gorako bidaia, biktimen testigantza ausartak eta borroka horretan funtsezko izan diren emakumeen ahotsa.

Donostia Zinemaldiko 67. edizioan aurkeztu zuen Solanasek filma, eta TVE-Beste Begirada Saria irabazi zuen. Ikusi hemen Ines Arrue Unanuek ZINEAn idatzitako kritika.

.

Bloodshot

Rising Spirit Technologies konpainiak Bloodshot ezizenez ezaguna de Ray Garrison (Vin Diesel) berpiztuko du nanoteknologiaren erabileraren bidez. Memoria berreskuratzeko borrokan ari den bitartean, amnesikoa bihurtu zuen istripuaren aurretiko egoerara itzultzen saiatuko da Ray. Valiant komikian oinarritutako filma da Bloodshot, Dave Wilsonek zuzendutakoa.

..

The Rhythm Section

Stephanie Patrick (Blake Lively) protagonistak bere familia galduko du hegazkin istripu batean. Gertakaria ikertzeari ekingo dio orduan, impultsiboki. Egia deskubritzeko eta bere familia mendekatzeko misio arriskutsu bat igaro beharko du.

Mark Burnellek idatzitako eleberri batean oinarrituta dago Reed Moranok zuzendutako filma.

.

The Perfect Candidate

Wadja (2012) lanak izan zuen harrera onaren ostean, Veneziako Mostran aurkeztu zuen Haifaa Al-Mansour Saudi Arabiako lehen emakume zinegileak bere bigarren film luzea.

The Perfect Candidate filmak Saudi Arabian nagusi diren arau matxisten aurka borrokatzeko kanpaina bat abiatzea erabakiko duen emakume baten istorioa kontatuko du. Emakumeak diskriminatzen dituen portaera sozialei eta familiaren presioei aurre egingo die protagonistak.

.

Onward

Fantasiazko mundu batean girotuta, Ian eta Barley Lightfood, bi anaia elfo nerabe, munduan oraindik magia pixka bat ba ote dagoen deskubritzeko abentura batean murgilduko dira. Dan Scanlonek zuzendutako eta Pixar etxeak ekoiztutako animaziozko filma da.

(…)

Estreinaldi guztiak, ZINEAn.

zinea.eus

Estreinaldiak: Otsailak 28

Euskal pantailaren gunea