Estreinaldiak: Martxoak 26

-Estreinaldiak: Martxoak 26-

Tom & Jerry

Hanna-Barbera ekoiztetxe estatubatuarraren klasiko ezagunaren egokitzapena egin du Tim Story zinemagileak Warner Animation Group etxearen babespean, eta gurera euskaraz iritsiko da ostiral honetan, Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez.

Tom eta Jerryren arteko harreman gatazkatsuaren abiapuntua izango du hizpide filmak. Irudi errealak eta animazioa uztartuko dituen lanak Chloë Grace Moretz, Michael Peña eta Rob Delaney ditu protagonista, Tom eta Jerry animaziozko betiereko etsaiekin batera. Jerry sagua New York hiriko hotel entzutetsuenean bizi da, baina “mendeko ezkontza garrantzitsuena” bertan ospatzekoa da, eta antolaketaren arduradun Kaylak Tom kontratatuko du karraskaria eraikinetik botatzen lagundu diezaion. Baina misioa espero baino zailagoa izango da, eta animalien arteko borrokak Kaylaren ibilbide profesionala, ezkontza bera, eta baita hotela ere, suntsitzeko arriskuan jarriko ditu.

Proiektuak orotariko kritikak jaso ditu, istorio klasikoaren jarraitzaileek itxaropen handiak baitzituzten bertsio berriaren inguruan.

 .

Nomadland

Krisi ekonomikoaren ondorioz dena galdu duen emakume bat Amerikar Mendebalderako bidaia batean murgilduko da, karabana batean, nomada bizimodua eraikiz. Fern (Frances McDormand) eta bere kamioneta, Nevadako landa eremuan barrena.

.

Godzilla vs. Kong

Godzilla eta Kong, mota guztietako izaki ikaragarriak bizi diren planeta bateko indar boteretsuenetako bi, gizateriaren oinarriak astintzen dituen mehatxu ikusgarri baten aurka borrokatu beharko dute. Monarch (Kyle Chandler) arrisku handiko misio batean murgilduko da eta esploratu gabeko lurraldeetara bidaiatuko du, bi monstruo hauen jatorria aurkitzeko.

.

 

 

(…)

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Martxoak 26

Euskal pantailaren gunea