Estreinaldiak: Maiatzak 28

-Estreinaldiak: Maiatzak 28-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Maiatzak 28

Maya Erlea: Urrezko Esfera

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz estreinatuko dute gurean.

Surcos

Pandemia garaiko bizipenen bilduma, adineko talde baten talaiatik.

Mari Carmen konpainia baten bila dabil Miguela lagunarekin kartetan aritzeko. Koronabirusaren eta lagun arraro batzuen etorrerak bizitza aldatuko dio. Mara bere alabarekin bizi da, baina pandemia betean etxetik alde egitea erabakiko du bere burua berraurkitzeko. Victorrek bere jatetxea itxi beharko du pandemiaren hasieran, eta bere ama artatu. Kasualitate baten ondorioz, Juana eta Enzo ezagutuko ditu, eta horiekin batera tiramisu errezetak eta askoz gehiago egingo ditu. Saturrek bizitza osoa eman du Bardean, lurralde gogor batean. Konfinamendu betean, etxetik irtengo da lurraldea motokultorrean zeharkatzeko asmoz. Amaitzeko, Rosak Ana bilobarekin igaro beharkp du konfinamendua, izan ere, bere alabak, Anaren amak, herrialdetik kanpo lan egiten du eta ezin izan du itzuli.

.

Cruella

Zinemako billau ezagunenetako baten hastapen errebeldeak arakatzen ditu filmak, hain zuzen,  bere dotoreziagatik ospetsua den Cruella de Vil andrearenak. 70eko hamarkadako Londresen girotuta, punk rockaren iraultza betean, filmak Estella izeneko neska gazte iruzurgile bat erakusten du: bere alderdi gaiztoaren eraikuntza, eta Cruella pertsonaia asmatzera eramango duten burrunba eta gertakari mendekariak.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Maiatzak 28-

Euskal pantailaren gunea