Estreinaldiak: Maiatzak 21

-Estreinaldiak: Maiatzak 21-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Maiatzak 21

Mía y Moi

Ama galdu ondoren, Mia eta Moi familiarena den etxe zahar batean bilatuko dute babesa, zelaian, ezerezaren erdian. Haiekin, Biel, Moiren mutil-laguna. Hirurak batera, atseden hartu eta zauriak sendatzen ahaleginduko dira. Familiako oroitzapenak berreskuratzeko egunak dira, mingarriak batzuk; elkar ezagutzeko egunak, presarik gabe bizitzeko egunak. Mikelen etorrerak, Miaren mutil-lagunak, elkarbizitza aldatuko du eta etxeko biztanle bakoitza modu ezberdinean asaldatuko du. Tentsioa handituz joango da, ondorio itzulezinak dituen gertakari batean eztanda egin arte.

Protagonisten artean, Bruna Cusí, Ricardo Gómez, Joe Manjón eta Eneko Sagardoy durangarra.

.

Spiral: From the Book of Saw

Polizia beterano baten (Samuel L. Jackson) itzalean lanean, Ezekiel “Zeke” Banks (Chris Rock) detektibe ausartak eta bere kide hasiberriak (Max Minghella) hiriaren iragan odoltsuarekin paralelismo jakin batzuk gordetzen dituzten hilketa batzuekin lotutako ikerketa hartuko dute bere gain. Misterioan sakondu ahala, Zeke bera hiltzailearen joko makabroaren epizentroa bihurtu dela ohartuko da.

 .

Poliamor para principiantes

Satur (Karra Elejalde) eta Tina (Toni Acosta) senar-emazteak dira. Tinak etxetik kanpo egiten du lan, eta Satur aldiz etxeko lanez eta umearen zaintzaz arduratzen da. Etxeko “haurra” den Manu (Quim Avila) 28 urte ditu eta youtuber gisa dihardu, oso modu kaskarrean.

Semearen ibilbidea indartze aldera, “maitasunaren ranger” bilakatzeko proposamena luzatuko dio Saturrek, eta amodio erromantikoaren sareko defendatzaile maskaratuaren pertsonaia sortuko dute.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Maiatzak 21-

Euskal pantailaren gunea