Estreinaldiak: Maiatzak 20

Estreinaldiak: Maiatzak 20 –

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Cinco lobitos

Lan kontuengatik aste batzuk kanpoan eman behar ditu Javi senarrak eta, horren aurrean, Amaiak gurasoen etxera joatea erabakiko du, euskal kostaldeko herri batera, egun batzuetarako haurra zaintzeko ardura haiekin partekatu asmoz. Amatasunaren eta zaintzaren haritik tiraka sortu du Ruiz de Azuak filma.

Madril eta Bizkaia artean errodatu zuen zinemagileak, 2021eko uztailean, bere lehenengo film luzea, eta Laia Costa du protagonista. Ama izan berri den eta nola jokatu behar duen ez dakien Amaiaren paperean ikusiko dugu, eta Susi Sanchez Goya sariaren irabazleak bete du Begoña amaren papera; Ramon Bareak Koldo aitarena. Horrez gain, Mikel Bustamante jarri da  Javi senarraren paperean.

Besteak beste, Malagako Jaialdiko 25. edizioan Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga , emakumezko aktore onenaren ‘ex aequo’ saria (Costak eta Sanchezek), eta zinemagileak berak idatzitako gidoi onenaren saria eskuratu ditu.

.

Operation Mincemeat

1943. urtea, II. Mundu Gerran. Indar aliatuek Europan behin betiko erasoa egitea erabaki dute. Baina erronka garrantzitsu bati egin beharko diote aurre: inbasioan zehar euren tropak su-potentzia alemaniarretik babestea, eta horrela balizko sarraski bat saihestea.

Horretarako, inteligentzia zerbitzuko bi ofizial bikainenak, Ewen Montagu eta Charles Cholmondeley, gerrako desinformazio-estrategiarik inspiratuena eta gertagaitzena ezartzeaz arduratzen dira…

Ben Macintyreren izen bereko ‘bestseller’ libuan oinarritutako istorioa.

.

The Outfit

Chicago, 1956. Leonard (Rylance), Londresko Savile Row ospetsuan jantziak egiten zituen jostun ingelesa da. Tragedia pertsonal baten ondorioz, Chicagora lekualdatuko da eta hiriko gune zail bateko jostundegi txiki batean lan egiten hasiko da. Bezero singularrak aurkituko ditu bertan, bere arropa dotoreak ordaindu ditzaketen bakarrak: gangsterrak. Hauek sortzailearen izaera jator eta atseginaz baliatzen saiatuko dira, eta gero eta modu larriagoan inplikatuko dute beren kontu arriskutsuetan.

.

Copshop

Herri txiki bateko polizia komisaldegiak elkartuko ditu soldatapeko hiltzaile bat, hasi berri den polizia azkar eta intutibo bat eta, bestelako ihesbiderik gabe, barrote artean babesa bilatuko duen iruzurgile profesional bat. Eztanda badator…

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude