Heldu dira aste berrirako estreinaldiak!

Heldu dira aste berrirako estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Maiatzak 18

Estreinaldiak badatoz!

Egileak: Julen Yusta

Pororoca

Bere bi seme-alabekin jaiotzarekin, familia zoriontsu bat eraiki dute Cristinak eta Tudor Lonescuk. Gizonak telefono konpainia batean egiten du lan, eta emakumeak kontabilitate  lanak egiten ditu. Bizimodu lasaia daramate Errumaniako hiri bateko etxebizitza eder batean, eta ezerk ez du etortzeke dagoena iragarriko…

Ederra da filma, ikustekoa. Mugituko gaituen horietakoa. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten eta, saritua izateaz gainera, publikoaren onespena ere jaso zuen. Bi aldiz pentsatu beharko duzue, baina, guraso bazarete…

Borg McEnroe

Tenisaren historiaren bi izen handiren arteko lehia pantailaratzen du filmak: Bjön Borg suediarra (Sverrir Gudnanson) eta John McEnroe estatubatuarraren arteko borroka hain zuzen. 1980an jokatu zuten haien arteko azken buruz burukoa, Winbeldon txapelketako finalean.

Film Stars Don’t Die in Liverpool

1981 da. Peter Turner (Jamie Bell) aktore britainiarrak ezusteko dei bat jasoko du: bere maitale ohiak, Gloria Grahame (Annette Bening) aktoreak, kolapso bat du Lancastergo hotel batean ostatu harturik dagoela. Medikuen zaintza ukatuko du emakumeak, eta Peterren presentzia galdegingo du. Bikote ohia zaintzearen lana hartuko du orduan Turnerrek, oharkabean iraganean ahaztuak zituen sentimendu ugari berreskuratuz.

Filma Peter Turner aktorea beraren oromenari dago zuzenduta.

Lean on Pete

Charlie Thompsom gaztearen ihesaldiaren kontakizuna egingo du filmak. Aitak bakarrik utzi egingo du hamabost urte besterik ez dituela, eta denbora luzean ikusi ez duen izeba baten etxean bilatuko du babesa. Bidaia arriskutsua egingo du, lapurturiko lasterketa-zaldi baten bizkarrean.

L’atelier

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-lantegi batean parte hartzea onartu du.  Gizarteratze-programa baten parte diren gazte batzuekin partekatuko du ekintza, eta eleberri bat idatzi beharko dute Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Ariketak hiriaren lagile-iraganera hurbilduko ditu gazteak, 25 urte atzera itxitako ontziolara.

Samson

Zer geratzen zaigu, bada, bizitzako maitasuntzat jotzen dugun hori galtzen dugunean? Borroka. Samson gazte hebrearrak argi izango du: bere bizitza emateko prest dago bere maitea, bere herria eta jainkoaren mendekua hartzeko.

Hannah

Emakume baten barne-erretratua egingo du filmak, Hannah (Charlotte Rampling) protagonistarena. Senarra espetxeratzen dutenean, bakarrik eta galduta ikusiko du bere burua, errealitatearen eta errefusaren artean.

Deadpool 2

Kafetegi bateko langilea da Wade Wilson, ardi batek egindako erasoaren ondorioz, aurpegi desitxuratua duen itzalpeko sukaldaria. Bere ametsa, ordea, gerizpetik atera eta inguruko zerbitzari ospetsuena bilakatzea da.  Munduan zehar bidaiatuko du, dastamenaren perfektuaren  bidean, familiaren eta lagunen garrantziaz jabetuko den bitartean.

Super-heroi mutanteen filmari parodia eginez errodatutako bigarren filma dugu hau. Kalitate argumental bajuko filma izanagatik, lehenego atalak izan zuen arrakasta bera aurreikusi dute bigarren zati honetarako ere.  Bada beti zinemara pentsatu gabeko tartea igarotzera joaten denik…

estreinaldiak

Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Heldu dira aste berrirako estreinaldiak!
Estreinaldiak, Maiatzak 18, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude