Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Maiatzak 14 –

 

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Maiatzak 14

.

Ilargi Guztiak

1876an, Hirugarren Karlistaldiaren amaiera gertu dagoelarik, emakume misteriotsu batek salbatuko du umezurztegiko birrintzearen ondorioz larriki zauritua dagoen neskatoa. Umeak aurki deskubrituko duen moduan, ordea, aingeruen antza har zezakeen emakumeak itzaletara kateatutako bizitza oparitu egin dio, hilezkortasunaren kondena; gaueko ilunpetan, ilargi guztiak elkarrekin ikusteko promesa.

Ilargi guztiak (2021) Igor Legarretaren bigarren film luzea da, hilezkortasunaren gaia abiapuntutzat hartzen duen fantasiazko drama historikoa. Hona euskal zinemagintzak emandako azken alea.

Irakurri Ixone Santamaria Vidan kritikariak idatzitako iruzkina, hemen.

.

Hijos del Sol (Sun Children)

12 urteko mutikoa da Ali protagonista, bere hiru lagunen laguntzaz, irauteko lan eta delitu txikiak egiten dituena. Gertaeren bira miragarrian, Alik lur azpian altxor bat aurkitzeko enkargua jasoko du. Horretarako, bere lagunak bilduko ditu, baina, misioa hasi aurretik, Eguzkiaren Eskolarekin bat egin behar dute, etxerik gabeko haurrak hezten saiatzen den karitatezko erakunde bat, ustez altxorra dagoen tokitik gertu dagoena.

.

Are We Lost Forever

Bikote gazte batek aurre egin beharko dio beren harremanaren hausturari. Hampusentzat, lasaigarria da autosuntsitzailea izaten ari zen lotura horrekin amaitzea, baina Adrian, aldiz, suntsituta dago. Bere bizitzako maitasunik gabe bizirauteko gai izango al da, ala bada berarekin itzultzeko modurik?

.

Army of the Dead

Mertzenario talde batek Las Vegasen inoiz egin den lapurretarik handiena egitea erabakiko du, hildako bizidunen epidemia bat gertatu eta berehala. Horretarako, berrogeialdiko eremu batean sartu beharko dute, horrek dakartzan arriskuekin.

.

The Lord of the Rings: The Return of the King

Sarumanen indarrak suntsituak izan dira, eta bere indarra setiatua. Iritsi da Erdialdeko Lurraldearen patua erabakitzeko unea, eta, lehen aldiz, itxaropen txiki bat dagoela dirudi. Sauron jaun ilunaren interesa Gondorren dago orain, gizonen azken gotorlekuan. Izan ere, Aragornek aldarrikatuko du honen tronua.

Sauronek Gondorren aurka eraso erabakigarria egingo du. Bien bitartean, Frodok eta Samek Mordorrerako bidea hartzen jarraitzen dute, patuaren mendira iristeko itxaropenarekin.

Berrestreinaldia, 4k formatuan landutako birmasterizazioa.

Estreinaldiak: Maiatzak 14

 

Euskal pantailaren gunea