Ostiralarekin batera, hemen dira asteko estreinaldiak!

Estreinaldiak: Maiatzak 11

Estreinaldiak badatoz!

Egileak: Julen Yusta

Le semeur

Bizi duen garaiaren konbentzialismoek ezarritakoaren arabera (1852an kokatuko gaitu filmak) ezkontzeko adina dauka Violletek. Napoleon III.-ak agindutako errepresioak, ordea, gizonak emakumeengandik banatzea eragingo du. Hilabeteak pasako dituzte isolaturik, eta horrek eragindako etsipenean, gizonezko bat aurkitzen badute denen artean elkarbanatuko dutela zin egiten diote emakumeek elkarri. Izan ere, haien esku dago bizitzaren iturria.

Media hora (y un epilogo)

30 minutu nahikoa dira mundu bat eraiki edo suntsitzeko. Ez da gehiago behar, ez minutu bat gehiago ez gutxiago ere. Filmak istorio dardartiak lortu egiten ditu, eta ikusleek beldurrez aztertu eta asmatuko dituzte, ekiditeko aukerarik izan gabe. Kontakizunaren drama biraka dabilen aulki batetik erakusten du, eta espazioa zein denbora bikoiztu egingo dira, puzzle liluragarri baten piezak bezala. Zu zara puzzlea osatu dezakeen bakarra, eta  30 minutu besterik ez dizkizute emango. Ausartuko zara?

Truth or Dare

Nork ez du ezagutzen ‘egia edo prenda’ jolasa? Lauko talde baten joko inuzenteak ardaztuko du istorioa. Hasieran gazte kontu bat dirudien horrek, egoera beldurgarri baten itxura hartuko du ezustean.

The Hurricane Heist

Bada une aproposik lapurreta bat egiteko? 5. kategoriako urakan baten mehatxuak aukera nahikoak eskaintzen ditu…

La ch’tite famille

Valentin D. sona handiko arkitekto eta diseinatzailea da, baina arlo profesionalean duen arrakasta era bat kontrajartzen zaio bere bizitza pribatuan gordetzen duen sekretuari. Izan ere, umezurtza dela zabaldu du, bere familiak txatarraren negozioa duela ez onartzearren. Atzera begirako baten inagurazioak lehertuaraziko du dena, ustekabean bere familiaren bisita jasoko duenean.

Maria by Callas: In Her Own Words

Maria Callas opera abeslariaren gertuko erretratu bisuala dugu hau, aurpegi ezagunek emandako testigantza bidez erakia. Konplize, lagun eta bidailagun izan dira guztiak greziarrarentzat:  Onassis, Marilyn Monroe, Alain Delon, Yves Saint-Lauren, John Fitzgerad Kennedy, Luchino Visconti, Winston Churchill, Grace Kelly, Liz Tylor…

Gnomeo y Juliet: Sherlock Gnomes

Gnomeo eta Julieta gordetzen dituen lorategiko apaingarriak desagertzen ari dira, bata bestearen atzetik. Sherlok Gnomes, mundu mailan ezaguna den detektibea, kontratatuko dute misterioa argitzeko. Azkenaldian urriak dira haurrentzako aukerak. Aste honetan, ordea, badute zer.  Aurretik egindako lan baten sekuela bada ere, ikusterraza izango da etxeko txiki zein helduentzat.

estreinaldiak

Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Ostiralarekin batera, hemen dira asteko estreinaldiak!
Estreinaldiak, maiatzak 11, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude