Ongi etorri iraila… eta estreinaldiak!

Ongi etorri iraila… eta estreinaldiak! –

Ongi etorri iraila... eta estreinaldiak!

Estreinaldiak: Irailak 7

Abuztuak 10, estreinaldiak

Egilea: Ines Arrue Unanue

Carmen y Lola

Aste honetan ere bada aretoetan euskal zinema ikusterik. Arantxa Echevarria zinegile bilbotarrak Carmen y Lola opera prima estreinatuko duFilmak, zailtasunen aurrean bere harremanaren alde borrokatuko duten bi nerabe ijitoren istorioa kontatuko du. Gizartearen eta ordezkatzen duten kolektiboaren diskriminazioen eta traben gainetik, elkar maitatzea erabakiko du bikoteak.

Zuzendari bezala landutako lehen film luzea izango da Echevarriarentzat, baina lehenago 7 for Etheria (2017) ikus-entzunezkoaren errodajean parte hartu du,  eta film labur nabarmenak egin ditu ere:  El Ultimo Bus (2016) eta Yo, Presidenta (2015).

The Mercy

Biopic moduko filma, Donald Crowhurst beteranoaren iruzurraren ingurukoa.

Golden Globe Race lasterketa parte hartuko zuela erabaki zuen Crowhurstek 1968an, munduari geldialdirik gabeko bira ematen lehena izateko asmoarekin. Lehiaketaren sari potoloak erakarrita ekin zion abenturari, honek bere egoera ekonomiko kritikoa arinduko zuelakoan. Gauzak, ordea, ez ziren espero bezala atera, eta antolakuntzari iruzur egitearen hautua egin zuen.

The Nun

2016an estreinatutako ‘The Conjuring 2’ filmaren spin-off  bezala ulertutako lana dugu hau.  Klausurako moja komentu batean jazotako heriotza susmagarri bat izango da istorioaren abiapuntua, izan ere, tokira iritsi berri den emakume gazte batek bere buruaz beste egingo du baldintza susmagarrietan. Vatikanoak iragan nahasia duen  apaiz bat eta botoak hartzear dagoen nobizia gazte bat bidaliko ditu gertakaria ikertzera.

Dog Days

Filmak elkar lotu eta korapilatuko ditu zenbait txakur eta haien jabeen egunerokoak. Ikusiko dugu nola istorioak nahasten doazen heinean, protagonisten bizitzak ere aldatzen joango diren. Besteak beste, Nina Dobrev, Vanessa Hudgens, Adam Pally eta Eva Longoria aktoreen interpretazioek jantziko dute.

Meari to majo no hana (Mary and the Witch’s Flower)

Inoiz ezer gertatzen ez den landa eremu batean Charlotte amonarekin bizi den haurra da Mary protagonista. Egun batean, katu misteriotsu bati jarraika dabilela, erratz-makil zahar bat eta zazpi urtean behin loratu egiten den lore batzuekin egingo du topo. Bi objektuen botereaz, Endor College izeneko magia eskola batera egingo dut hegan.

Les distàncies

Sorpresazko bidaia egingo dute Olivia, Eloy, Guille eta Anna lagunek Berlinera, Comas lagunaren urtebetetzea dela eta. Azken honek ez ditu behar bezala jasoko lagunak, eta adiskidetasunaren balioaz hausnartzera eramango du taldea. Denbora, distantziak… dena alda dezaketelako.

Cuando los angeles duermen

Famili gizon zintzoa eta arduratsua da German protagonista. Gau batean, etxera bueltan kotxea gidatzen ari dela, ni nerabe harrapatuko ditu istripuz. Nola egin orduan bizitzari eutsi eta gainbehera saihesteko?

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!
abuztuak 6, Estreinaldiak, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude