Estreinaldiak badatoz!

Estreinaldiak badatoz! –

Estreinaldiak: Martxoak 16

Estreinaldiak badatoz!

Egileak: Julen Yusta

 

Tomb Raider

Nerabe garaiari eutsi berritan, horrenbeste maite zituen abentura horietako batean galdu zuen aita Lara Croft gazteak. Egun, 21 urte ditu, eta East Londoneko kale kaotikoak ditu bizileku. Mezulari lanetan aritzen da, baina nekez ordaindu dezake alokairua bizikletan ematen dionarekin. Ez du desagertutako aitaren enpresa denarekin ezer jakin nahi, eta bere bide propioa egiteko ahaleginean biziko da.

Egun batean, eguneroko lanak atzean utzi, eta Japongo kostaldera eramango du barne bultzada batek:  Zer gertatuko litzateke aitak desagertutako tokian jarraituko balu?

Tom Raider sagaren azken alea dugu hau, abenturaz, akzioz eta arriskuz beteriko istorioaren jarraipena. Oraingoan, ordea, aurpegi berri batekin datorkigu: Angelina Joliek uko egin dio urteetan egin duen papera errepikatzeari, eta Alicia Vikander hasiberriak jaso du lekukoa.

1945

1945eko abuztuko egun bero bat. Herriko jendea udaletxeko langile baten semearen ezkontzarako prestatzen ari da, eta bitartean, kaxa misteriotsuren biren jabe diren judu ortodoxo batzuk herriko tren geltokira iritsiko dira. Bapateko iritsiera honek hautsak harrotuko ditu, ustez lasaia den herritxoan: etxe eta lursailen jaun eta jabe diren herritarrek, gerran biziraun duten juduak herrira itzuliko direnaren beldur dira, ez ote diren haien ondasunak berreskuratzera etorri…

Bigarren Mundu gerrak utzitako gerra-ondorioen zorigaitza erakutsiko digu, orain arte ikusi dugunetik aldentzen den ikuspegi berri batetik. Izan ere, esku batekin zenbatu ditzakegu biziraun zuten judutar presoen kontakizunak.

La Tribu

Espainiar komediek biltzen dituzten ezaugarri guztiak ekarriko dizkigu Fernando Colomo zuzendariaren film honek: Aurpegi ezagunak, komediazko argumentua, musika eta dantza. Ez dezatela esan espainarra ez direla flamenkoak…

Virginiak (Carmen Machi), garbitzailea ofizioz eta ‘streetdancer’ delakoa bokazioz, jaiotzean galdutako semea berreskuratuko du egun batetik bestera: Fidel (Paco Leon), gorena ezagutu eta gero, dena galdu duen exekutiboa. Galdutakoa berreskuratu, eta aurrera egitearen istorioa. Baina dantzan, beti dantzan.

L’insulte

Balkoiko landareak ureztatzen dabilen kristau-libanoarra da Toni protagonista. Konturatu gabe, kalean pasieran doan Yaser palestinarraren burua bustiko du, eta liskarra sortuko da haien artean. Palestinarrak  libanoarra irainduko du, eta honek, salatu egingo du bestea. Kaleko liskarra behar zuenak, nazioarteko dimentsioa hartuko du, eta herrien arteko borroka prozesu luze baten itsura hartuko du berehala.

Mary Magdalene

Filma biografiko-biblikoa dugu, eta Maria Magdalena pertsonaiaren istorioa ekarriko du enegarrenez gure pantailetara. Garaiko hierarkia sozialak eme izanagatik baztertuta, bere familia utzi eta Nazarethgo Jesusek gidatutako bideari gehituko zaio emakume gaztea. Denbora gutxian jabetuko da hartutako erabakiaren zuzentasunarekin,

Mendeetan Europan nagusi izan den erlijioaren historia azalduko digu Garth Davis zuzendariaren filmak. Aski ezaguna dugu eskolan, kalea, familian… etzun dugulako, norbaitek kontatu digulako. Oraingo honetan, ordea, erakutsi ez diguten Mariaren ikuspegia ezagutuko dugu. Emakumearen begirada, hutsean gizonezkoarena den sorkuntza istorio batean.

The best day of my life

Dokumental honek Espainian, Errusian, Ugandan eta Frantzian bizi diren sei pertsonen egunerokoak ekarriko ditu gurera. Zailtasunari aurpegi alai eta harroena jartzen ikasi duen pertsona taldea: Abril, bere gorputza errespetatzen hasia den gaztea; Ruth, Ugandan bizi den aktibista lesbiaba; Nick eta Max, ezkutuan bizitzeko lehengusu papera bete behar duen bikote errusiarra; Geena, familia loturetatik ihesian mundu osoa ezagutzeko prest dagoen aktorea; eta azkenik Timo, tranpolin-jauzilari homosexual eta gorra.

Bizipozaren festa batzuentzat, begirada berezi batez eta aniztasunaren errespetuaz gozatzeko aukera besteentzat.

100 días de soledad

Bere burua filmatu du Jose Diaz zuzendariak Redeseko Parke Naturalean (Asturias) egindako 100 eguneko egonaldian. Errealitatetik guztiz deskonektatuta, elektrizitaterik, telefonorik, telebistarik, ordenagailurik, eta erlojurik ere eduki gabe, bakar bakarrik, igaro ditu hilabeteak. Soilik gizakia eta natura.

Gogoeta egitera, errealitateaz jabetzera, eta garenaz eta gure inguruarekin harremantzeko moduaz hausnartzera eramango gaitu filmak. Izan ere, ez al duzue uste beharrezko dugula denok halakorik? Gure buruari bueltak emateko egiteko, bada, gure mundua eta lurra hobeto ezagutzeko…

Koe no katachi (A Silent Voice) 

Shôko Nishimiya da animaziozko istorio honen protagonista. Gorra den lehen hezkuntzako neskatxoa da, gurasoak eskolaz aldatuko dute eta gelakide berrien bullying-a jasango du. Jazartzaile horien artean Ishida Shôya dago, eta honen erasoek, bereziki, bultzatuko dute neskatxa eskolaz aldatzera. Urteak pasako direnean, bere laguntza eskainiko dio mutilak Shôkori, iraganean eragindako minaz ohartu eta konpontzeko nahiarekin.

Pertsonen barne izaeraren aldaketei buruz egingo digu, norberaren eboluzioaz, hazkunde pertsonalaz.

 

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, zatoz ZINEA atarira!

Estreinaldiak: laburra bada, bi aldiz ona.

Estreinaldiak badatoz Estreinaldiak badatoz Estreinaldiak badatoz

Euskal pantailaren gunea