Estreinaldiak: Azaroak 12

Estreinaldiak: Azaroak 12 –

Estreinaldiak: Azaroak 12

Estreinaldiak: Azaroak 12

.

Harry Potter and the Philosopher’s Stone

Filma estreinatu zela 20 urte pasa direnean, zinema aretoetan erakutsiko dute berriz Harry Potter eta bere lagunen istorioaren lehen atala. Euskal Herriko hainbat aretotan egongo da ikusgai, hala nola, Barakaldon, Bilbon, Errenterian, Irunen, Leioan, Portugaleten, Usurbilen eta Gasteizen.

11 urte beteko dituen egunean, Harry Potterrek azti famatu biren semea dela jakingo du. Hogwarts Magia Eskolara eramango dute, bera ere azti bihurtzeko.

.

Cuidado con lo que deseas

Miguelek eta Laura Gabonak beren seme txikiekin mendiko txabola batean igaroko dituztela erabaki dute. Aitona Benigno botere magikoz hornitua dago, baina ezingo die lagundu. Hala ere, haurrek bola magikoa lapurtuko diote, nahi gabe elurrezko panpina batzuei bizia emanez. Kaosa sortuko da lasaiak behar zituzten familiako oporretan.

.

Eiffel

New Yorkeko Statue of Liberty monumentuaren eraikuntzan parte hartu ostean, Gustave Eiffel ingeniaria olatuaren gainean dago. Frantziako Gobernuak 1988an Parisen egingo duten Erakusketa Unibertsalerako zerbait ikusgarria diseinatu dezan ari zaio etengabe eskatzen, baina Eiffel ez da interesatuta egongo. Alabaina, iraganeko emakume misteriotsu batekin egingo du topo eta Paris argitzeko nahia piztuko zaio.

.

My Hero Academia: World Heroes Mission

Polizia Dekuren atzetik dabil, hilketa masiboa leporatu baitiote. Bitartean, gainerako superheroiek mundu osoari eragiten dion gertakari bati egin beharko diote aurre. Bi ordu dituzte Humanize izeneko erakunde kriminal misteriotsuaren mehatxutik mundua salbatzeko.

Kenji Nagasaki zinemagileak sortutako animaziozko filma da, My Hero Academia sagako hirugarrena.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Azaroak 12Estreinaldiak: Azaroak 12

Euskal pantailaren gunea