Estreinaldiak: Apirilak 30

-Estreinaldiak: Apirilak 30-

Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa

beteko gauetan, ilargiaren argiak diamante magikoa ukitzen duenean, bere jabearen desioak egi bihurtzen ditu. Huraxe eskuratzea du amets Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urrez eta bitxiz bete ahal izateko. Baina Marco txikiak ihes egingo du harekin, eta ohartu gabe, Pinky, Veronica eta gainerakoak berau lortzeko lasterketa arriskutsuan murgilduko dira.

Marit Moum Aune eta Rasmus A. Sivertsen zinemagileek osatutako proposamen dibertigarriak 2019an ikusi zuen argia Norvegian, eta bi urte geroago, Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz estreinatuko dute gurean.

.

Yalda, la nuit du pardon

Iranen, 22 urteko neska bati heriotza zigorra ezarri zioten, Nasser 65 urteko senarra istripuz hil ostean. Salba dezakeen pertsona bakarra Mona da, Nasserren alaba. Horretarako, telebista saio ezagun batera joan eta Maryam zuzenean barkatu besterik ez du egin behar. Baina zaila da barkatzea biek iragana berpiztu behar dutenean.

.

Nobody

Hutch Mansell (Bob Odenkirk) familia arrunteko kide da. Gau batean, lapur batzuk bere etxera sartuko dira, eta berak uko egingo dio bere burua edo bere familia defendatzeari, konplikazioak saihesteko. Honek bere seme Blake (Gage Munroe) eta bere emazte Becca (Connie Nielsen) atsekabetuko ditu. Gertaerak erraiak jatera eramago ditu etxekoak, eta beren alderik ilunena argitara ateratzea eragingo du.

 .

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Apirilak 30-

Euskal pantailaren gunea