Estreinaldiak: Apirilak 28

Estreinaldiak: Apirilak 28 –

Estreinaldiak: Apirilak 13

Estreinaldiak: Apirilak 28

Alcarràs

Aitonak hitz egiteari utzi dio, baina Solé familia zabaleko inork ez du zergaitia ulertzen. Urtero uda sasoian egin ohi duten bezala, Alcarràsen, Kataluniako landa-herri txiki batean, bilduko dira mertxikondo-saila landatu eta hazteko. Laurogei urtez lur bera lantzen aritu ondoren, azken uzta lanak egiteko elkartuko da familia osoa.

Carla Simon zuzendari gaztearen bigarren lanak Berlingo jaialdiko sari nagusia eskuratu zuen urte hasieran.

.

X

1979an, zinemagile gazte talde batek helduentzako film bat errodatzeari ekingo Texasko landa-eremuan. Tokiko anfitrioi bakarti eta zaharren mespretxu eta oldarra topatuko dituzte bertan, eta abentura behar zuen esperientzia hori taldearen biziraupenerako borrokan bilakatuko da berehala.

.

Downton Abbey: A New Era

Bueltan dira Lord eta Lady Grantham eta, iragarri dutenaren arabera, pozik daude bere Yorkshireko etxean zinemazaleen konpainia atsegina jasoko dutelako.

Downton Abbey telesail ezagunaren egokitzapen zinematografikoaren sekuela.

.

Where Is Anne Frank?

Anne Franken irudimenezko laguna izandako Kittyren -eguneroko famatuan jasotako idatzien hartzailearen- urratsak jarraituko ditu filmak. Nerabe ausart baten azalean, Kitty etorkizunean esnatuko da, Franken Amsterdameko hirian zuen etxean, eta lagun minak Europako lekuren batean bizirik jarraitzen duenaren konbentzimendu osoz, haren bilaketari ekingo dio.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Apirilak 13

Estreinaldiak: Apirilak 28

Euskal pantailaren gunea