Heldu dira karteldegia berrituko duten estreinaldiak!

Heldu dira karteldegia berrituko duten estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Apirilak 27

Estreinaldiak badatoz!

Egileak: Julen Yusta

 

Avengers: Infinty War

Marvelek erraldoiak estreinatuko duen film honetan, ‘azken gatazka’ eta, bide batez, odoltsuena erakutsiko digu. Mendekatzaile eta superheroiek dena eman beharko dute Thanos boteretsua menderatzeko, unibertsoa suntsitzeko abiatuko duen plan maltzurra ekiditeko. Iritsi da unea. Urteetan eskatu dute, eta orain, lehen aldiz, batera ikusiko dituzte pertsonaia guztiak sagako jarraitzaileek.

Wajib

60 urte ditu Abe Shadik.  Nazareten bizi da, aita dibortziatua da eta eskola irakaslea. Bere alabaren ezkontzarekin bakarrik bizitzen ikasi beharko du, alaba berari ezkontza-prestaketekin laguntza emango dion bitartean. Palestinako tradizioak hala eskatuta, pertsonalki joan beharko da gonbidapenak banan bana banatzera. Film palestinar ezohikoa dugu hau. Desberdina izanagatik, ez da oharkabean igaro, eta Film Onenaren Saria eta Aktore Onenaren Saria irabazi zituen Mar de Platako Jaialdian.

Game Night

Noizean behin gau jokoetan aritzeko elkartzen den lagun talde bat dugu istorioaren oinarri. Oraingoan, ordea, hilketa misteriotsu baten ikerketak eta ebazpenak bilduko ditu. John Francis Daley eta Jonathan Goldsteinek egindako film komiko honek asko jolastuko du ikus-entzuleekin. Beraz, jolasak gustuko badituzue, hau da zuen aukera.

Fortunata

Ama gazte (Jasmine Trinca) baten historia kontatuko du. Iragana atzean utzi, eta buruaski izan nahi duen emakumea. Ile apaindegia irekitzea izan da bere betiko ametsa, eta bizitza zoriontsu eta independentea egiteko saiakera erakutsiko digu filmak. Lan dotorea egiten du Trinca protagonistak, eta hala aitortu diote Cannesko Jaialdian eta Davidi di Donatello Sarietan jasotako sariek.

Le lion est mort ce soir

Frantziako hegoaldea. Gaurkotasunean. Jean, iraganean harrapaturik bizi den eskarmentu handiko aktorea, abandonatutako etxe batera joango da bizitzera. Etxe berdinarekin egingo du ere topo beldurrezko film bat grabatzeko lokalizazio onenaren bila dagoen gazte talde batek. Azkenean, Jean eta umeak aurrez aurre ikusiko dira.

Entebbe

1976an, 248 bidaiari zeramazkila, bahitua izan zen Air France konpainiako hegazkin bat. PAFH Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko bi kide eta Alemaniako Revolutionäre Zellen beste bi kideren eskutik. Hegazkina Ugandara, Entebbeko Aireportura bideratu zuten, eta haren askapenerako bahitzaileek herri ezberdinetan atxiloturik zeuden 50 palestinarren askapena eskatu zuten.

Hacerse mayor y otros problemas

Emmak umeentzako liburuak idazten ditu. 30 urterekin bikoterik gabe, eta horren ordez, egonkortasunik gabeko lan bati lotuta ikusiko du bere burua. Deskubritu berri duen errealitateari aurre egin ez dakiela, ber adiskide minak haurdun dagoela aitortuko dio, eta bere lehen haurraren amabitxia izatea eskatuko dio.

estreinaldiak

Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Heldu dira karteldegia berrituko duten estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea