Estreinaldiak: Abenduak 29

Estreinaldiak: Abenduak 29 –

Estreinaldiak: Abenduak 29

Estreinaldiak: Abenduak 29

.

The King’s Man

Gizateriaren historiako gaizkile tiranoenak elkartu egingo dira milioika pertsona hiltzeko asmoz. Baina nazioarteko agenteek osatutako talde batek aurre egingo die, bakea bermatzeko intentzioz. The Kingsman sagako hirugarren filma da.

Matthew Vaughn zinemagile ingelesak zuzendutako thrillerra da, ukitu komikoak ere badituena. Harris Dickinson, Ralph Fiennes, Aaron Taylor-Johnson, Charles Dance eta Daniel Brühl ditu aktore.

.

The Card Counter

William Tell poker jokalari profesionala eta militar ohia da. Halako batean, Circk gaztea hurbilduko zaio laguntza eske, mendeku bila baitabil.

Paul Schader gidoilari eta zinema zuzendari estatubatuarraren azken lana da, Oscar Isaac, Tye Sheridan, Tiffany haddis eta Willem Dafoe protagonista dituena. Veneziako Mostran aurkeztu zuen zinemagileak filma.

.

100 días con la Tata

Miguel Ángel Muñoz aktorearen gurasoek amonarengana jo behar izan zuten lanean ari zirela-eta semea zain zezaten. Ordutik, behin ere ez dira banandu. Amonari denbora agortzen ari zaio baina, horregatik, Muñozi bien arteko harremana filmatzea otu zaio dokumental bat sortzeko, Covid19aren pandemia tarteko.

.

Un tour chez ma fille

Carole eta senarra bikote-terapian badaude ere, ama sartuko zaie etxean, bere apartamentua berritzen ari baita. Egun gutxi batzuetarako kontua izan behar lukeena luzatu egingo da, eta ez dirudi alde egingo duenik.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Abenduak 29Estreinaldiak: Abenduak 22

Euskal pantailaren gunea