Estreinaldiak: Abenduak 17

Estreinaldiak: Abenduak 17 –

Estreinaldiak: Abenduak 17

Estreinaldiak: Abenduak 17

.

The Story of My Wife

Jacob, gizon harro eta lotsagabea, trabesia luzeetako kapitaina da. Egun batean, lagun batekin apustu bat egingo du: tabernako atea gurutzatzen duen lehen emakumearekin ezkonduko da. Orduan sartuko da Lizzy… Cannesko jaialdiaren Sail Ofizialetik igaro ostean helduko da filma arte komertzialetara.

.

Nowhere Special

Johnek, 35 urteko leiho garbitzaileak, bere seme Michael hazteko lanari eskaintzen dio bere bizitza. Bizitza sinplea daramate elkarrekin, eguneroko erritualen bidez landutakoa, pitzadurarik gabeko maitasun harreman sendo bat oinarri duena. Zoritxarrez, Johnek hilabete batzuk baino ez ditu aurretik.

.

Il materiale emotivo

Vincenzok bere bi maitasunen inguruan eraiki du bere bizimodua: Parisen duen liburu-dendar eta Albertine alabar. Bere bizitza lasaitasun gozo batek markatuko du, harik eta egun batean Yolande dendan sartuko den arte. Emakume alaia, ederra eta kartsua, Vincenzori berriro loratuko dizkio denbora luzez erreprimitutako sentimenduak. Honek guztiak, bizitzari aurre egiteko modua zalantzan jartzera eramango du gizona.

.

Mamá o papá

Flora (Miren Ibarguren) eta Victor (Paco León) haur guztiek izan nahiko lituzketen guraso eredu horietakoak dira: aurrerakoiak, dibertigarriak eta maitekorrak. Denboraren igarotzeak dena okertu egingo du, eta bikoteak banatzeko erabakia hartuko du. Aldi berean, ordea, bizitza osoan amestu duten lan-aukera jasoko dute. Zein da arazoa? Zaintza. Bietako inor ez dago amore emateko prest. Beraz, epailearen aginduz, haurrek erabaki beharko dute norekin geratzen diren: amarekin edo aitarekin.

.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Abenduak 17Estreinaldiak: Abenduak 17

Euskal pantailaren gunea