Espainoldunek erreforma bat geldiarazi dute: 'i grekoa' ez da 'ye' izango

Gero Euskaltzaindiari buruz jardungo gara, baina Espainol Hizkuntzaren Erret Akademiak proposatzen zuen erreformak aztoratu egin zituen gaztelaniadun asko, eta lortu dute erreforma geldiaraztea. ‘I grekoa’ ‘i grekoa’ izango da. Vacaren ‘v’ ez da ‘uve’ soilik izango, ‘be baxua’, edo ‘be laburra’ deitu ahal izango zaio aurrerantzean, Hego Ameriketan ohi duten bezala. “Espainieraren batasunaren izenean”, atzera egin dute akademikoek, eta erreforma ez da hainbestekoa izango.

Hala ere, aldaketa batzuk ikasi beharko ditugu gaztelaniaz zuzen idatzi nahi badugu. ‘Solo’ adberbiok ez du tilderik izango, ezta izenordain erakusleek ere (esta, este…). Dena den, Akademiaren hitzak erabiliz, ez dute “kondenatuko” tildea erabiliz gero, “gomendio bat” besterik ez da eurena, “ez inposizio bat”. ‘Guion’ edo ‘truhan’ monosilaboak tildearkein idaztea aurrerantzean bai, hori kondenatu egingo dute, baita zenbaki arteko ‘o’-ri tildea jartzea ere.

Niri atentzioa eman didaten beste bi aldaketa: ‘Ch’ eta ‘ll’ alfabetotik aterako dituztela.

Gehiago jakin nahi baduzu, trankil, 800 orrialdeko Ortografía berria abenduarekin argitaratu du Espasak.